euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Muskizeko Ostabe euskara taldeak maitasun e-mailen lehiaketa abian jarri du San Valentin egunerako

2005/02/01

Ostabe elkarte muskiztarraren aurreko ekimen bat: Euskararen Astea
Ostabe elkarte muskiztarraren aurreko ekimen bat: Euskararen Astea

PUBLIZITATEA

Muskizeko Ostabe euskara taldea ezaguna da burutzen dituen ekimen deigarri eta irudimentsuengatik. Oraingoan ere aktibitate berri eta erakargarri bat dakarkigu, San Valentin eguneko ohitura zaharrei ukitu posmoderno bat emanez. San Valentin gertu dagoela eta, muskiztar talde honek maitasun gutunen lehiaketa antolatzea erabaki du, baina gaztetxoentzako erakargarriago izango den formatuan: maitasunezko e-posta mezuen lehiaketa antolatu dute. Otsailaren 10a da mezuak bidaltzeko azkeneko eguna.
Muskizeko Ostabe elkarteak bultzatzen du ekimen deigarri hau. Parte hartu nahi duenak maitasunezko mezuak info@ostabe.net helbidera bidali behar ditu, euskara hutsean, otsailaren 10a baino lehenago. Bertan, maitasunezko mezuaz gain, bidaltzailearen izena edo ezizena eta kontakturako telefonoa jarri behar dira.

Deialdi honi buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero jo Ostabe elkartearen webgunera. Bertan maitasun e-mailen lehiaketa honi buruzko jakingarriak eskuratzeaz gain, elkartearen beste hainbat ekintzen berri jaso daiteke. Maitasun e-mail lehiaketa honetako sariak San Valentin egunean, otsailaren 14an, banatuko dira.


Lotura gehigarriak

Ostabe elkarte antolatzailearen webgunea
www.ostabe.net

Amodiozko e-mail mezuen lehiaketaren berri
Sustatu.com webgunean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia