Muskizeko Ostabe euskara taldeak maitasun e-mailen lehiaketa abian jarri du San Valentin egunerako
01/02/2005
Ostabe elkarte muskiztarraren aurreko ekimen bat: Euskararen Astea
PUBLICIDAD
Muskizeko Ostabe euskara taldea ezaguna da burutzen dituen ekimen deigarri eta irudimentsuengatik. Oraingoan ere aktibitate berri eta erakargarri bat dakarkigu, San Valentin eguneko ohitura zaharrei ukitu posmoderno bat emanez. San Valentin gertu dagoela eta, muskiztar talde honek maitasun gutunen lehiaketa antolatzea erabaki du, baina gaztetxoentzako erakargarriago izango den formatuan: maitasunezko e-posta mezuen lehiaketa antolatu dute. Otsailaren 10a da mezuak bidaltzeko azkeneko eguna.Muskizeko Ostabe elkarteak bultzatzen du ekimen deigarri hau. Parte hartu nahi duenak maitasunezko mezuak info@ostabe.net helbidera bidali behar ditu, euskara hutsean, otsailaren 10a baino lehenago. Bertan, maitasunezko mezuaz gain, bidaltzailearen izena edo ezizena eta kontakturako telefonoa jarri behar dira.
Deialdi honi buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero jo Ostabe elkartearen webgunera. Bertan maitasun e-mailen lehiaketa honi buruzko jakingarriak eskuratzeaz gain, elkartearen beste hainbat ekintzen berri jaso daiteke. Maitasun e-mail lehiaketa honetako sariak San Valentin egunean, otsailaren 14an, banatuko dira.