euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santa Ageda egunean kantuan atera ziren aurten ere Boiseko eta Madrileko euskal etxeak

2013/02/18

Boiseko kaleetan kantari ibili ziren lagunetako batzuk, makila eta guzti (argazkia IKortazar)
Boiseko kaleetan kantari ibili ziren lagunetako batzuk, makila eta guzti (argazkia IKortazar)

PUBLIZITATEA

Santa Ageda bezperan kantuan ateratzeko ohiturak euskal diasporan jarraitzaile gogotsuak ditu; horren adibide dira Boiseko eta Madrileko euskal etxeak, hitzordua urtero betetzen dute eta. Aurten ere ibili ziren, bai, Boiseko euskaldunak hiri estatubatuarrean etxerik etxe kantuan; oraingoan Kataluniako lagun batzuen partaidetzarekin. Boisen gainera, harrobia sendo dator, eta Ikastolako neska-mutilek ere egin zuten kantalditxoa. Bestalde, Madrilen, urtero legez euskal etxeko talde handi bat Espainiako hiriburuko Plaza Nagusian kantuan aritu zen. Sarean bideoa jarri dute.

Donostia-San Sebastian. Boiseko euskara irakasle Izaskun Kortazarrek Santa Ageda bezperan Idahoko hiriburuan kantuan ibili ziren lagunen argazki sorta bidali digu. Kortazarrek azaldu duenez, 30 bat boisetar bildu ziren eta sainduari koplak kantatzen aritu ziren hiriko kaleetan zehar. 

Euskaldunekin batera Kataluniatik etorritako lagun talde bat ere aritu omen zen, Kortazarren esanetan. Kantariak Basque Block delako euskal kalean ibili ziren eta ondoren Lekuona jatetxeak pintxo dastaketa egitera gonbidatu zuen. Horrez gain otsailak 8an Boiseko Ikastolako neska-mutilek ere Santa Ageda txiki ospatu zuen. Harrobia gogotsu dator!

Madrilgo Euskal Etxean ere Santa Agedari koplak kantatzeko usadioak jarraitzaile asko ditu eta aurten ere elkarteko laguntalde mardula ibili zen Espainiako hiriburuko kaleetan kantari. Euskal Etxearen webgunean bideo hau argitaratu dute:



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia