euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal 'kantu-poteoa' egingo dute gaur arratsaldean Boiseko euskaldunek Basque Block-eko tabernetan

2012/05/04

Boiseko euskara ikasleak Santa Ageda egunean ere kantuan atera ziren (argazkia IKortazar)
Boiseko euskara ikasleak Santa Ageda egunean ere kantuan atera ziren (argazkia IKortazar)

PUBLIZITATEA

Euskara ikasteko eta praktikatzeko mila era daude, baina Boiseko euskaltzale talde honek proposatzen duena bereziki gustagarria izan daiteke zalantzarik gabe: gaur arratsaldean, 'kantu-poteoa' egingo dute Basque Block delakoan eta kantuan ariko dira bertan dauden euskal tabernetan eta euskal etxean. Euskal abestiak kantatuko dituzte, baina euskaraz ez dakitenek ere parte har dezakete, izan ere letrak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Antolatzaileek eskatzen duten gauza bakarra ondo pasatzeko gogoa da, Izaskun Kortazar AEBetako euskal etxeen euskara koordinatzaileak EuskalKultura.com-i esan dionez.

Boise, AEB. Plan original bat proposatzen dute gaur arratsalderako Boiseko euskaldunek: taldetxo bat arratsaldeko seietan Basque Market-en bilduko da eta 'kantu-poteoa' egingo du Basque Block inguruko tabernetan barrena. Euskal kantuak abestuko dituzte baina, Izaskun Kortazar antolatzaileak azaldu duenez, euskaraz ez dakitenek ere parte har dezakete, abestien letrak banatuko baitira bertaratzen direnen artean.

Ibilbidea honakoa izango da: Basque Market / Bar Gernika / Lekuona jatetxe eta taberna / Euskal Etxea. Hori bai, parte hartzaileek 21 urtetik gora izan behar dute, tabernatan sartu ahal izateko adina horixe baita. Parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Izaskun Kortazarrekin: 

Izaskun Kortazar
NABOko euskara koordinatzailea
izaskunkortazar@gmail.com
Skype: izaskun.kortazar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia