euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santa Ageda festak mugak zeharkatu ditu eta Boiseraino iritsi da, Idahoko estatuan, Euskal Etxean ospatzeko

2008/02/05

Boiseko Euskal Etxean Santa Ageda ospatzen
Boiseko Euskal Etxean Santa Ageda ospatzen

PUBLIZITATEA

Santa Ageda Idahoko Boiseko Euskal Etxeraino iritsi da aurten. Iragan urtarrilaren 26an, ia laurehun pertsonaren aurrean, dozena bat haur eta helduk egun berezi honetako koplak kantatu zituzten jendeak afaltzen zuen bitartean. Mahaikideek koplen letra eta ohituraren azalpen testu bat agerian eduki zuten momentu oro festa ahalik eta ongien jarrai zezaten.
Ozeano Atlantikoa gurutzatu eta AEBtara iritsi da Santa Agedaren tradizioa. Boisen (Idaho) egin du geldialdia, Euskal Etxean eta ikastolan. Andoni Mutiloa eta Bakarne Odriozola irakasle euskaldunek adierazi dutenez, iragan urtarrilaren 26an ia laurehun pertsonaren aurrean dozena bat ume eta helduek Santa Agedako koplak abestu zituzten. Mahaikide guztiek ohituraren jatorria adierazten zuen azalpen testua eduki zuten ondoan eta baita abestien itzulpena ere.

Tradizioak Santa Ageda birjina eta martiriari ohore egiten dio eta ohitura dago otsailaren 4an Euskal Herriko herri askotan kalera irtetea koplak kantatzeko makilekin erritmoa eramanez. Ohiturak esaten duenez, herri eta hirietako kaleetan aritzen dira kuadrilak, baita baserrietatik ere, atez ate koplak abestuz eta helburu ezberdinetarako dirua jasoz.

[Haurrak eta helduak Santa Agedaz gozatzen Boiseko Euskal Etxean]

Boiseko Euskal Etxea herriko euskaldun batzuek sortu zuten 1949. urtean. Hilabetero euskal ekintzak egiten dira: Boiseko Gazteak 4 eta 13 urte bitarteko gazteak biltzen ditu; Oinkari dantza taldeak 14 urtetik gorako pertsonekin saioak egiten ditu eta Bakarnek parte hartzen du. Musika arloan Txanxangorri izeneko taldea dago eta adin guztietako jendea izaten du.


Lotura interesgarriak

Boiseko Euskal Etxea
www.basquecenter.com

Boiseko ikastola
www.boisekoikastola.org

Andoni Mutiloaren bloga
http://boiseranoa.blogspot.com

Santa Agedako abestiaren letra
www.euskaraz.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia