euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hitz-mitz, dibertsioa eta euskararen ikaskuntza eta praktika uztartzen dituen mugikorretarako jokua

2008/02/06

Jokuaren pantailetako bat
Jokuaren pantailetako bat

PUBLIZITATEA

Hitz-mitz telefono mugikorretarako jokua Euskal Herrian edota diasporan dagoen edozein pertsonak lor dezake. Europako Euskal Herritik, doan jaitsi daiteke mezu baten bidez. Esaterako Ameriketan bizi diren euskaldunek internet duen telefono mugikor batetik egin beharko dute. Euskara ikasteko edo praktikatzeko balio dezakeen joku honek helburu bikoitza du: erabiltzaileak dituen euskal gramatika, musika edo atsotitzei buruzko ezagutzak ebaluatzea; eta entretenimendua bultzatzea. Horretarako, puzzle izaerako funtzionamendua erabiltzen du erantzun bakoitza aukeratu aurretik estrategia aztertzeko.
Animatu Multimedia enpresak garatutako Hitz-mitz jokoa munduko edozeinek lortu ahal izango du. Euskal Herrian bizi diren pertsonek 7675ra 'Hitz' hitza bidaliz gero, doan jaitsi dezakete. Diasporako jendeak, berriz, enpresa bizkaitarrak duen Hitz-mitz jokurako webgunean sartu eta internet duen telefono mugikorra eduki beharko dute jokoa jaisteko.

Puzzle tankerako entretenigarriak gustuko dituzten pertsonei zuzenduta dago, baina baita euskara ikasi, praktikatu edota iraganean lortutako maila berreskuratu nahi duten guztientzat ere. Izan ere, jokoa, pertsona bakoitzaren maila ezagutzeko, zailtasun maila gero eta handiagoa duten berrogeita hamar mailek osatzen dute.

Animatu Multimedia, azkenik, 2002. urtean Bilbon sortutako enpresa da. Telefono mugikorretarako jokoak egiten ditu eta bere lehen arrakasta 2004. urtean iritsi zen Kukuxumusu Farm-ekin. Gaur egun hamar joko baino gehiago ditu munduan zehar banatuta. Entretenigarriez gain, enpresa honek marketing mugikorreko zerbitzu eta aplikazioak garatzen ditu ere.


Lotura interesgarriak

Hitz-Mitz jokoaren webgunea
www.hitz-mitz.com

Jokoa diseinatu duen enpresaren webgunea
www.animatu.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia