Paraná, Argentina. Paranáko Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak asteazken honetan, urriaren 15ean, ospatuko du bere 25. urteurrena, ospatu ere, bere bozkario eta alaitasuna bere auzo eta herritarrekin partekatuz 3 de Febrero Antzokian, musika eta dantza protagonista izango dituzten jaialdi batekin.Festa 20:30etatik aurrera izango da eta, EEko dantzariez gain bertako artista gonbidatuak ere partaide izango dira, hain zuzen ere Yuruma taldea eta y María Cuevas kantaria, azken hau bere musikariak lagun.
Gogora dezagun Euskal Herriarekiko eta lur honetan belaunaldi askotandik finkatua den euskal kulturarekiko bere konpromisoa oinarri, Urrundik-ek jardunbide oparoa daramala Paranán bertako elkarte gisa, bazkide eta lagun euskaldun eta ez-euskaldunak bildurik, zuzenean euskal kulturari lotutako ekintzez gain, herritar guztiei zabaldutako proposamen ugari eginez, besteak beste folklore argentinarra, tangoa, xakea, antzerkia... eta bestelakoen ikastaro eta tailerrak tarteko.
Elkarrizketa Urrundik-eko lehendakari Juan Carlos Borrás-i, Paranáko Canal ONCEk egina
Ikuskizunak, EEaren hiru dantza taldeak baitaratuko ditu, txikienetik, ertain eta helduenera. Urrundik, Entre Ríos-ko Gizataldeen Batasuneko kide aktiboa da eta honek eta bere elkarte partaideek antolatzen dituzten ekitaldietako partaide, horien artean, aste gutxi barru gauzatuko den Gizataldeen Azoka. Euskal erakunde paranatarra, ikasturte hasieran hasi zen ospatzen bere 25. urtea, izan ere maiatzaren 11n egindako bazkari batekin, aldi berean irratsaio senidea duen Presencia Vascaren 35. urtebetetzea ere ospatuz. Haren ostean proposamen sorta aberatsa etorri da urtean zehar, EEko sail guztiak partaide, hitzaldiekin, erakusketa, Xake Txapelketa... eta, esaterako, azaroan egitekoa den Antzerki Taldearen emanaldia ere tarteko.
Zorionak, Urrundik!