euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Nicolasen, herriko kultura elkarteen omenaldia jaso du bertako Euskal Etxeko erreferente Javier Tiserak

2019/09/30

Javier Tisera (argazkia Maru Maiztegui)
Javier Tisera (argazkia Maru Maiztegui)

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. ‘Otros Cines’ zinemaldiaren baitan saritu zuten irailaren 20an ‘Cine en la Casona’ Elkarteak eta ‘Juguetes Perdidos’ Kooperatibak Javier Tisera “hiriko kulturaren alde egindako lana eta herriarekin daukan engaiamenduagatik”. Idazle eta kazetaria ez ezik, Euskal Etxeko sukaldarien taldeko bultzatzaile nagusia ere bada Tisera eta bere ardurapean egiten dira ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ Jaialdietan aurkezten diren paella erraldoiak eta baita herriko eskola publikoetako ikasleei hilero eskaintzen zaizkienak ere.

Sariemaileek EuskalKultura.eus-i adierazi diotenez, “Aspalditik egin nahi genion errekonozimendu hau Javierri eta Euskal Etxean egin nahi genion, badakigulako zer nolako garrantzia duen Euskal Erakundeak bere historian eta identitatean”.

Saria jaso orduko buru belarri jarraitu zuen Tiserak ohi duen bidea, eta irailaren 25ean bazkaria prestatu baitzuen, Euskal Etxeko beste sukaldariekin batera, hiriko 3. Zenbakiko Presondegiko Gizarte Komunikazioko ikasleentzat. Joan den astean ere, anfitrioi izan zen ‘Nazio Irakurketa Maratoia’ ekitaldiaren barruan hiriko ikasleak Euskal Etxea bisitatu zutenean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia