euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mundu-Batzarraren bezperan, Kate Caminok Diasporarekiko bere lekukotasuna eskaini zuen Donostiako Unanue Hotelean

2019/09/30

Kate Camino hizlari euskal diasporari buruzko bere lekukotasunak eta iritzia ematen Donostiako Unanue Hotelean (arg. EuskalKultura.eus)
Kate Camino hizlari euskal diasporari buruzko bere lekukotasunak eta iritzia ematen Donostiako Unanue Hotelean (arg. EuskalKultura.eus)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Ekitaldi polita joan den ostiralean Donostiako Heredad de Unanue Hotelean egin zutena, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarraren bezperetan Renoko (Nevada, AEB) euskal erreferentearen bizitza eta euskal lekukotasuna bilduz. Ekitaldiak Diasporaren gaian interesatutako lagun koadrila polita bildu zuen, hogeita bost bat lagun, saioa egin zen aretoaren kapazidadea bera. Caminok Buffalo (Wyoming), Reno (Nevada) eta Estatu Batuetako euskal mundua izan zituen aipagai.

Entzuleen artean ere, Donostiako kultura munduan --egungoan eta Donostia-Reno hirien arteko senidetasuna finkatu zenean-- partaide eta protagonista izandakoak, Ipar eta Hego Ameriketako euskal gizataldeetako kideak, AEBetako Udalekuetako irakasleak, publiko interesatua besterik gabe, eta aste honetan Bilbon egingo den Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarrean gonbidatu edo ordezkari izango diren pertsonak. 

Saioa euskaraz gauzatu zen gehienbat eta publikoak parte aktiboa izan zuen, galderak eginez eta baita zenbait kasutan eskarmentu propioa ere partekatuz, elkarrizketa eta iritzi-truke politean. Antolatzaileen izenean, Joseba Etxarrik opari txiki bat eta esker biziak eman zizkion Kate Caminori eskuzabalki bere partaidetza onartzeagatik eta baita bildu zen publikoari ere, bertaratu eta Diaspora bera kezka eta bilgarri ekitaldiko ekarle izateagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia