2025/04/30

Nafarroako Gobernuko Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo bertan zela kontzertua eman zuen joan den larunbatean Bartzelonako Nafarren Etxean Doneztebeko Mendi Abesbatzak "Navarra Canta-Nafarroa Kantari" izenpean Espainiar Estatuan barrena garatuko den zikloaren baitan. Nafarroako Abesbatzen Elkartea lankide. Ondoren ...
Gehiago irakurri...
2025/04/29

Asteburuan bukatu da Liman bertako Euskal Etxea antolatzaile izan duen 2025eko Mercomus eta begirada guztiak Txilera daude orain jarrita. Alde batetik, Alonso Mendiburu eta Francisco Martínez bikote txiletarrek irabazi duelako Txapelketa, María Angélica Cofre eta Mariano Larrañagak osatutako bikote venezuelatarra bigarren. Eta bestetik, ekitaldia bukatu zenean ...
Gehiago irakurri...
2025/04/29

Tres Arroyos hiriak 141 urte bete zituen joan den ostegunean eta bertako Hiru Erreka Euskal Etxeak aktiboki hartu zuen parte ospakizun ekitaldi ugarietan. Ostegunean bertan, La Estación Kultur Etxean, Pablo Garate intendentea buru zela, omenaldia egin zitzaien komunitateko pertsona nabarmenei, ikurrina gainerako gizataldeetako banderekin batera partaide. Ostiralean, apirilaren 25ean, Juan ...
Gehiago irakurri...
2025/04/28

Joan den ostegunetik maiatzaren 12ra arte, Buenos Airesko 49. Nazioarteko Liburu Azoka egiten ari da Sociedad Rural elkartearen egoitzan. Ia hiru astetan zehar, milioi bat irakurle baino gehiagok eta argitaletxeen sektoreko hamabi mila profesionaletik gora bisitatuko dute. Berrogei herrialdetako mila eta bostehun erakusketari izango dira bertan. Eta urtero bezala, euskal kultura bertan izango da, Juan de ...
Gehiago irakurri...
2025/04/28

Hamabi bikotek hartu zuten parte Montpellier-ko Euskaldunak Euskal Etxeak Jacou-ko Jacques-Prévert aretoan antolatutako Mus Txapelketan: bi (Okzitaniako) Tolosako Denak Bat-ekoak izaki, beste bi Marseillako Euskal Etxekoak, bikote misto bat (Marseillako eta Montpellier-ekoak) eta gainerako zazpiak Montpellier bertakoak. Partida gehienak apirilaren 5ean, larunbatean, jokatu ziren eta finalaurrekoak eta finala, ...
Gehiago irakurri...
2025/04/25

Winnemuccako mural eta musika jaialdia maiatzaren 29tik ekainaren 1era egingo da eta beste hainbat kultur ekintzaren artean, bertako zein nazioarteko 23 muralistaren biltoki bilakatuko da, beren artearen bidez Nevadako herri honetako nortasuna paretetan islatzeko. Parte hartzeko hautatuak izan diren artisten artean Leire Urbeltz dago. Nafar artistak Winnemuccara iritsi ziren euskal emakumeak hartuko ditu ardatz ...
Gehiago irakurri...
2025/04/25

"Diasporak Euskal Herria irakurtzen (eta idazten du)" (sic) du izenburu Cordobako Gerora Kultur Elkarteak antolatutako solasaldi zikloak. Lehen topaketa datorren larunbat honetan, apirilaren 26an, burutuko da Zuleika Esnal idazle argentinarra partaide. Hitzordu berezia izango da, Gernikako Bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira egingo baita. Iaz Sudestada Editorialak argitaratutako “Amelia y ...
Gehiago irakurri...
2025/04/24

Buletin honetan biltzen joan garen bezala, 2025eko Aberri Eguneko ospakizunak Euskal Herrian baino lehenago hasi ziren Diasporan, Cañuelasko Aberri Eguna bezalako topaketekin apirileko lehenengo asteburuan, segituz 20an bertan Euskal Herriko deialdiekin bat, eta jarraitzen dute oraindik, datorren asteburuetan eta baita ondokoetan ere, kasu batzuetan maiatzean ere sartuz. Teknologia berriei esker, ...
Gehiago irakurri...
2025/04/23

Macachíngo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak EuskarAbenturaren enbaxadore baten bisita jaso zuen martxoko azkeneko asteburuan, aurkeztuz gazte euskaldun eta euskaltzaleen sarea sortu eta sustatzea duen egitasmoa. Gogora dezagun egitasmoak esperientzia paregabea proposatzen duela, zazpi lurraldeetako zein Diasporako 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua. 130 gaztek Euskal Herri osoa zeharkatuko ...
Gehiago irakurri...
2025/04/22

Aurrera doaz urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean Tandilen egingo den Euskal Aste Nazionalerako prestakizunak, bertako Gure Etxea antolatzaile. Herrialde osotik etorritako dantza taldeen erakustaldiak urteroko hitzordu honetako programako zutabe izan ohi dira; eta horiek prestatzeko, hain zuzen, topaketa-tailer bat egingo dute euskal etxe tandildarraren egoitzan datorren asteburuan, apirilaren 26 eta 27an, ...
Gehiago irakurri...