Sara, Lapurdi. Heldu den asteko astelehen eta asteartean, apirilaren 21 eta 22an, eginen da 2025eko Sarako Idazleen Biltzarra. Sarbide gisa, igandean Baiona-Euskal Herria Abesbatzak kontzertua emanen du 19etan herriko elizan. Biharamunean, Bazko astelehenez, Idazleen Biltzarra (liburu azoka) eginen da kiroldegian; liburu aurkezpenak eta mahain inguruak erabilera ainitzeko luzatze gelan; eta haurren xokoa eta tailerrak oihal-etxolan. Asteartean, azkenik, "Euskal emigrazioa Ameriketara: bizirik dagoen historia" profesionalen eguna, Oscar Álvarez Gilak, Argitxu Camus-Etchecoparek eta Jon Cazenavek hitzaldiak emanik; eta tailerrak. Astelehenean egun osoan standa ukanen du EuskalKultura.eus-ek.
- 19:00etan Baiona-Euskal Herria Abesbatzak kontzertua emanen du herriko elizan
Azokaren ateak 10:00etan zabalduko dira, 17:30ak arte gutxi gora behera. Idazle, elkarte, argitaldari, kultur talde eta erakustaileek heien stand-ak ukanen dituzte, tartean Joseba Etxarri (EuskalKultura.eus)
- 10:30-16:30 Haurren xokoa egun osoan, karparen azpian
- 10:30-11:00 Joko tailerra haurrentzat, Josiane Aguerre Valencia +2 urte, Haurren xokoan
- 11:00-17:30 Erakusketa kolektiboa, Larrun gelan: Anne-Laure Garicoix eta Maxime Morel-en proposamena. Partaide Hanni Angermann, Kaiet Goyhenetche, Patxi Beltzaiz, Nobuyhosi Takagi, Edith Mercier, Magali Etcheberria, Charlotte El Moussaed, Aurore Clavier, Nina Garcia, Labo Estampe, Yanaita Araguas, Romain Sein, Gregory Cuquet, Maxime Norel, Anne-Laure Garicoix
- 11:00-12:00 Ikuskizuna 'Emakume basatia' Maite Galarza - Festi Contes +15 urte, Karpan
- 11:30-12:30 Mahain ingurua (fr) Kanpoko oihartzunak, sorkuntza eta identitate mugimenduan. Partaide: Mélanie Cessiecq-Duprat, Jana Lottenburger, Maxime Lorel, Antoine Bellanger
- 12:30-13:00 Musika zuzenean, Antoine Bellanger (EHn kokatua, field recording eta soinu-harrapaketak lantzen ditu naturan)
- 16:30-17:30 Ikuskizuna Pontx pailazoa, musika, magia eta umorea
Erabilera ainitzeko gelako aurkezpen eta mahain inguruak
- 10:00 «Les Flammes de l’illusion», Kilika - François Bordes
- 10:15 «Itsasoa noraino Haraino», Maiatz & «Lanbideletra », Denonartean, Antton Kazabon
- 10:30 «Penseurs contemporains» & «Situations et politiques linguistiques au Pays Basque», L’Harmattan, Eguzki Urteaga, Patrick Pepin-en eskutik.
- 10:45 «Txomin Peillenen testuen bilduma», Joseba Sarrionandia, «Martin Ducq: Erroma eta Jerusaleme», Jabier Kaltzakorta, «Junes Casenave-Harigile- Zortzi pastoral berri II», Jean-Baptiste Coyos - Euskaltzaindia
- 11:00 «De l’autre côté du charco», Contre Faits - Véro Traba & Patxi Beltzaiz
- 11:15 «Sourcière, Entre art, magie et histoire au Pays basque», L’Univers dans un vase - Gloria Pedemonte & Julie Laymond
- 11:30 Erakusketaren aurkezpena - Anne Laure Garicoix & Maxime Morel
- 11:45 Mahain Ingurua, Dia Radio - Mélanie Cessiecq-Duprat, Maxime Morel, Jana Lottenburger & Antoine Bellanger
- 14:00 «Ehun urteko gerra Palestinaren kontra», UEU, Rashid Khalid - Itzultzailea: Inaki Alegria Loinaz
- 14:15 «Geuretik sortua», Udalbiltza
- 14:30 «Les choses de la nuit», Exopotamie, Marnie Holzer
- 14:45 «Tupust!», Gu Tupust - Tupust Taldea
- 15:00 «Ilunabar» komikia, autoedizioa, Amaia Carrère
- 15:15 Revue encre(s) aurkezpena - Laurent Platero
- 15:30 «Masusta-erreximenta» Ekaitz Bergaretxe & «Zapalduon pedagogia edo nola libre hazi, hezi, bizi», Ane Ablanedo Larrion, Herrima
- 15:45 «Kepa Anabitarte, bizitza bat herriari eskainia», Pamiela, Eneko Bidegain
- 16:00 «Azken portuko postdatak», Elkar, John Andueza eta Asel Luzurraga – «Euskal herriko fauna gida», Sua, Iker Elosegi – «Euritan», Elkar, Idoia Rodriguez Mondragon – «A la découverte de l’origine du peuple basque», Elkar, Michel Duvert
- 16:30 Berritasunen aurkezpena, Maiatz
- 17:00 «Un monde ouvert», «Enregistrer sous», «Tout ça pour ça», «Crash +» , «Stop paranoïa»
- 17:00 Deus albumaren aurkezpena, Eric Dicharry & Fréderic Desmesure (musika eta poesia)
- 17:15 «Un exil américain», Patxiku Uranga, Cairn
Profesionalen eguna, Sarako lezeetan. Gaia, «Euskal emigrazioa Ameriketara: bizirik dagoen historia».
- 9:00 Harrera
- 9.30-10.45: «Euskal emigrazioaren ibilbide historikoa» Óscar Alvarez Gila, Historia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (Gasteiz)
- 11.00-12.15 «Euskal emigrazioaz gaurko ikerketa, historiografia, eta irakaskuntza» Argitxu Camus-Etchecopar, Historia eta Euskal Ikasketetan doktorea, Iker laborategian ikerlari asoziatua (Baiona).
- 14.15-15.30 «Emigrazioaren gaia euskal literaturan» Jon Cazenave, Bordeaux-Montaigne unibertsitatean euskal literatura irakasle emeritoa.
- 16.00 Tailerrak
- «Euskaldunen aztarnak munduan» erakusketa: bisita gidatua.
- Euskal emigrazioaren bibliografiaren aurkezpena: gaurkoak eta historikoak.
- Lekukotasunak, Mintzoak.eus, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren atarian