euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'San Joseko Euskaldunak' EEko euskara taldeak bisita gidatu elebiduna antolatu zuen hiriko leku esanguratsuetara

2025/10/30

San Joseko Euskal Etxeak antolaturik, hiriko leku gustukoenak bisitatu zituzten ikasleek
San Joseko Euskal Etxeak antolaturik, hiriko leku gustukoenak bisitatu zituzten ikasleek

PUBLIZITATEA

San Jose, Uruguai. Ikasgelatik kanpoko ekintzak garrantzitsuak dira oso euskara praktikatu eta hizkuntzari ikusgarritasuna emateko, eta hori oso argi dauka Maria Noel Abella irakasle uruguaitarrak. Asmo hori gogoan, ezohiko paseo bat antolatu zuen, FIVU eta San Joseko Euskaldunak Euskal Etxea lagun: bisita gidatu elebidun bat, gaztelaniaz eta euskaraz, ikasleek beraiek hautatutako hiriko euren leku gustukoenetan barrena,hauek berriro bisitatu eta beste era batean ezagutzeko.

Ibilbide turistikoa urriaren 25ean egin zen eta San Joseko lagunekin batera Montevideoko Euskaroko eta Haize Hegoako ikasle batzuk eta irakasleek ere hartu zuten parte. Eta eguraldiak sobera lagundu ez bazuen ere bisitatu zituzten pentsatuko lekuak: Basilika, Kultura Etxea, plaza nagusia bere monumentu eta sinbolismoarekin, “Gran Hotel Londres” hotela (Carlos Gardel bertan geratu zen), Udaletxea, Maccio antzokia, Puro Cuento liburudenda-kafetegi eta kultura gunea.

Bisita gidatu elebidunaren irudiak

“Hau bezalako aktibitateak oso aberasgarriak dira, antolatzean, egiten diren bitartean, eta ondoko hausnarketak egiten ditugunean. Euskararen aldetik oso praktika polita izan zen, lan handia egin baikenuen. Elkartzea, izan ere, beti da polita”, azaldu dio ikasleetako batek, Alejandrok, EuskalKultura.eus-i. Irakaslea ere oso gustura geratu zen emaitzarekin: “Sirirmiria gorabehera, ekitaldia –hamaiketakoa eta solasaldiak barne–, erabat biribila atera zen, oso pozik gaude”, adierazi digu.

Ikasturteko azken klaseak hurbiltzen doazen honetan, Euskararen Eguneko ospakizuna ere hasi dira antolatzen, egingo duten data oraindik zehazteke.

- San Joseko Euskaldunak Taldea Instagramen, centro_vasco_san_joseko



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia