euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saiatu zara EiTBren aplikazioekin? Egon egunean bere Albisteak edo Nahieran app-ekin, jaitsi itzazu euskaraz

2021/05/26

Euskal Irrati Telebistak bi aplikazio mugikor berri ditu albisteak eta edukiak nahieran eskuratzeko
Euskal Irrati Telebistak bi aplikazio mugikor berri ditu albisteak eta edukiak nahieran eskuratzeko

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Ez du axola munduko zein partean zauden, nahi baduzu ahal duzu, eta modu xinplean. Gaur egun Euskal Herrian egongo bazina bezala bizi zaitezke, erabat eguneratuta munduko eta euskal berriei eta Euskal Herriko ekoizpenei dagokienean, "EITB Albisteak" eta "EITB Nahieran" app-ekin. iOS eta Android gailuetan erabil daitezke, smartphone zein tabletetan eta biak Play Store eta Apple Store plataformetan daude eskuragarri.

“EITB Albisteak”ek Euskal Herriko eta munduko berri nagusiak biltzen ditu, atalka, eta edukiak formatu askotan dauzka kontsultagai: testu, audio, bideo eta argazki. Edo, telebistan emandako azken albistegia ikusi ahal izango duzu --"Gaur Egun" (euskaraz) edo "Teleberri" (gaztelaniaz)-- edota gaurkotasunik handieneko ekitaldien zuzeneko bereziak segitu ahal izango dituzu.

"EITB Nahieran" aplikazioaren bidez, EITBko irrati eta telebista saio guztiak dauzkazu eskura. Telebistako edukiek bilatzaile bat dute, eta hizkuntzaren eta generoaren arabera daude sailkatuta. Irratiko edukiak, emisoraren eta programaren arabera topa daitezke. Eta zure aukerak pertsonaliza ditzakezu "Nire zerrenda"ren bidez,norberak gogokoen dituen irrati eta telebista programak bereiz baititzake.

Bi aplikazioek euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dituzte edukiak, eta bereziki daude prestatuta nabigatzea xinple eta erraza gerta dakizun. Azken orduko albiste-alerten zerbitzura ere harpidetu zaitezke Albisteak-en aktualitateari dagiokionez, eta Nahieran-en ere, irrati eta telebista saioen edukiei buruzko jakinarazpenak eskura ditzakezu zeure terminalean.

Bost aplikazio eskaintzen ditu orotara EITBk. Albisteak eta Nahieran-ekin batera, beste hiruak ere Play Store eta Apple Store plataformetan dauzkazu eta tematikoak dira: "Gaztea", gazteentzat; "3kluba" (Hiru3), haurrentzat, eta "Go!azen EITB", izen hori duen telesaila jarraitzen duten haur eta gazteentzat.

Play Store plataformatik deskargatzeko: Albisteak, Nahieran, Gaztea, Hiru3, Go!azen EITB

Apple Store plataformatik deskargatzeko: Albisteak, Nahieran, Gaztea, Hiru3, Go!azen EITB



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia