euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Quebeceko Euskaldunak-eko kideek NABOren Salt Lake City-ko bilkuraren berri jaso dute maiatzeko topaketan

2011/05/20

Euskaldunak elkarteak egin zuen bilkuran lagunarteko giroa izan zen nagusi, baina elkartearendako gai garrantzitsuak ere jorratu zituzten bazkideek (argazkia QuebecEE)
Euskaldunak elkarteak egin zuen bilkuran lagunarteko giroa izan zen nagusi, baina elkartearendako gai garrantzitsuak ere jorratu zituzten bazkideek (argazkia QuebecEE)

PUBLIZITATEA

Euskaldunak elkarte quebectarrak iragan maiatzaren 15ean egin zuen elgarretaratzean Sylvie Nanaud bazkideak Salt Lake Cityn egindako North American Basque Organization (NABO) federazioaren bilkuraren berri eman zuen. Sylviek bilkura hauetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuen, Ekialdetik Mendebaldeko muturreraino Ipar Amerikako euskaldunen arteko elkartasuna sustatu ahal izateko. Elkarteak bide horretan jarraitu nahi du eta NABOren hurrengo bilkura Montrealen egingo da, Euskaldunak-ek antolatuta. Euskal Etxe quebectarraren 15. urteurreneko ospakizunekin batera egingo da bilera.

Montreal, Quebec. Euskaldunak Euskal Etxeko kideek bilkura egin zuten iragan maiatzaren 15ean, Pierre eta Catherine Oteiza lagunek oparitutako jaki goxoak dastatzeko aitzakiaz baliaturik. Pierre Oteiza euskal produktuak internet bidez saltzen dituen izen bereko enpresaren buru da eta aspaldi agindua zien Euskaldunakeko kideei urdaiazpiko, pate eta beste zenbait kutixiren dastaketa. Lagunarteko giro bikaina izan zuen bilkurak eta kantuan eta dantzan bukatu zuten zenbait partaidek. 

Quebec Pierre Oteiza

[Pierre Oteiza enpresak sarean saltzen dituen jakien dastaketa egin zuten Quebeceko Euskaldunak Euskal Etxean (argazkia QuebecEE)]

Elgarretaratzearen une lasaienak elkarteari buruzko zenbait gai jorratzeko profitatu zituzten bertaratu zirenek. Sylvie Nanaud bazkideak, Salt Lake City-n egin zen NABOren bilkuraren berri eman zuen. Nanaudek Ipar Amerikako Euskal Elkarteen federazio honen parte izatearen poza agertu zuen, eta Ekialdeko kostaldetik Mendebalderaino euskaldunen arteko batasuna eta lankidetza sustatzearen garrantzia nabarmendu zuen.

Gogoratu beharra dago irailean Euskaldunak-ek antolatuko duela NABOren bilkura Montrealen, elkartearen 15. urteurrenean. Quebeceko euskal etxeko kideak hasiak dira urteurren-ospakizunak antolatzen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia