euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Quebec-eko Euskaldunak-ek 'Euskal Astea' antolatuz ospatuko du Euskal Diasporaren Eguna irailaren 8tik 11era Montrealen

2022/08/18

Montrealgo Euskal Asteko afixa, irailaren 8tik 11era, hiriko Euskaldunak euskal etxea antolatzaile
Montrealgo Euskal Asteko afixa, irailaren 8tik 11era, hiriko Euskaldunak euskal etxea antolatzaile

PUBLIZITATEA

Montreal, Quebec. Quebec-eko Euskaldunak elkarteak lau egunez luzatuko diren ekitaldiak bilduko dituen Euskal Aste bat antolatuz ospatuko du datorren irailaren 8tik 11ra Montrealen Euskal Diasporaren Eguna. Programa irailaren 8an, Euskal Diasporaren Egunean bertan, estreinatuko da, Pantxoa Etchegoin kulturgileak —aurten bertan Euskal Kultur Erakundeko zuzendaritza lanetik erretreta hartu duen adituak— emango duen La culture basque : mémoire et création hitzaldiarekin, Munduko Musikariak erakundearen egoitzan.

Luxuzko gonbidatu eta hitzaldi honen ondotik, mailari eutsiko dio programak, eta irailaren 9an, ostirala, 'Soka Dantza - Euskal Dantzaren urratsetan' erakusketa multimedia estreinatuko da 12etan Munduko Musikariak-en bertan, lehenengoz erakutsirik Ipar Amerikan. Ondoren, 19etan, dantza emanaldiei bide emango zaie, Bilaka taldearekin.


Soka erakusketa, Pantxoa Etchegoin-ek berak aurkeztuta, Gasteiztik pasatu zenean

Larunbatean, berriz, irailaren 10ean, piknik festaren garaia heldu da: goizeko 9etan pilota esku huska eta mus txapelketak hasiko dira. Eguerdian, aperitifa eta segidan bazkaria gauzatuko dira, menua euskal oilaskoa, gasna eta euskal bixkotxa. 14etan, Bilaka taldearen dantza emanaldia, 15etan mutxikoak, eta 16etan pilota eta mus finalak.

Igandean, irailaren 11ean, ikustea merezi duen 'Soka Dantza - Euskal Dantzaren erakusketa' zabalik egongo da 10etatik 18ak bitartean Munduko Musikariak zentroan. Ameriketara ekarri den bertsioa Euskal Herrian erakutsi zena baino pixka bat laburragoa da, uler daitezkeen arrazoiengatik, baina ederki islatzen du erakusketa honen edertasun eta adierazgarritasuna.

Hona Euskal Astearen programaren afixa euskaraz:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia