euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hitzaldia euskal baleazaleez Iparraldeko EEan eta, bihotz ebakuntza tarteko, odol eskaera Juan Carlos Ibarrolarentzat

2022/08/19

Odola ematea eskatzen du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak bere kide Juan Carlos Ibarrolarentzat
Odola ematea eskatzen du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak bere kide Juan Carlos Ibarrolarentzat

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesen, abuztuaren 23an 19:30etan Iparraldeko Euskal Etxearen egoitzan euskal baleazaleez azken hamar urteotan elkarteko Kultura Azpibatzordeko kide izan den Emilio de Cándidok eman behar duen hitzaldiaren testua egiten ari ginela, ohartu gara Iparraldeko Euskal Etxeak odol eskaera egina duela, edozein talde eta faktorerena, Iparraldeko Euskal Etxeko kide eta hiriburu argentinarreko euskaltzale ezaguna den Juan Carlos Ibarrolarentzat, hilabete azkenean bihotz ebakuntza egin behar baitiote.

Gure alkartasuna, atxikimendu eta sostengua Juan Carlos Ibarrolari, eta norbaitek Ibarrola laguna gogoan odola eman nahiko balu, hona Iparraldeko Euskal Etxearen oharra, ahal duenak aintzakotzat har dezan, aipatu odol emaitza gauzatuz:

"Odol emaileak eskatzen ditugu edozein talde eta faktoretakoak< strong>Juan Carlos Ibarrola jaunarentzat —Kultura Azpibatzorde honetako kide dena— hilabete amaieran bihotz ebakuntza egingo baitiote Buenos Aires Hiriko Espainiar Ospaitalean. Zuzen zaitezte Fuhesa Eskualde Zentrora, Cordoba Hiribidea 6427, Olleros eta Maure artean, astelehenetik larunbatera baraurik [badago tea, matea, zukuren bat edo urezko gailetaren bat hartzerik]. Eskerrik asko. IEEren Kultura Azpibatzordea".

Ahal baduzu, egizu emaitza! Besarkada beroa Juan Carlos Ibarrolarentzat.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia