euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporaren Eguna: topa egite birtuala ari da prestatzen Maipúko Anaitasuna Brasil, Txile, Peru, AEB, EHko lagunekin

2022/08/19

Askok Argentinan Buenos Aires Celebran ospatuko dute Euskal Diasporaren Eguna, baina Maipúko gonbitearekin ere bat egin dezakete
Askok Argentinan Buenos Aires Celebran ospatuko dute Euskal Diasporaren Eguna, baina Maipúko gonbitearekin ere bat egin dezakete

PUBLIZITATEA

Maipú, Argentina. Munduan zehar irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko hamaika euskal etxe eta talde prestatzen ari diren saio eta ekitaldien artean, Maipú-tik, bertako Anaitasuna Euskal Etxetik, proposamen zehatza egin dute "gonbitea luzatuz Euskal Diasporaren Eguna edalontzia jasoz ospatu nahi duten guztiei, topa eginez Euskal Herriaren alde eta mundu osoko euskal familia handia osatzen dugun guztiak gogoan harturik", azaldu diote EuskalKultura.eus-i.

"Diasporaren Eguna gure eguna da eta hala izanik elkarrekin ospatu nahi dugu guztiok. Birtualitateak elkar ezagutzeko eta munduko hamaika lekukotatik loturak estutzeko aukera berriak dakartzagu, eta honela Diasporako leku askotako lagunak bilduko zaizkigu, Brasil, Txile, Uruguai, Peru, Venezuela, AEB, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Euskal Herriaren ordezkariak Diasporarako eta askoz ere lagun gehiago", jakinarazten digu Maipúko Anaitasunatik Susana Sicarddi Ohacok.

"Deialdiak irailaren 8rako finkatu du hitzordua, Argentinako 20etan [beraz Venezuelako 14etan, Mexikoko 13etan, Kaliforniako 11etan, edo EHko ostiraleko 1etan]. Gure bizimodu lanpetu honi tartetxo bat kenduko diogu, 15 minutu, edalontzia jaso eta garenaren alde topa egiteko, Euskal Etxeko parte garenon alde, eta baita ez direnen alde ere, batera edo bestera euskal kultura bizirik mantentzen duen Diaspora honetako parte garen guztiok gogoan. Bertan itxarongo zaitugu detaile bat soinean: zapia lepoan,  zure euskal etxeko arropa, txapela, usadiozko jantzia... zure euskaltasunaren ezaugarri edo adierazle izan daitekeen gustuko duzun horrekin", iragartzen dute.

Hauek dira Zoom esteka eta bat egiteko kodeak:

https://us02web.zoom.us/j/81356408702?pwd=Umk4a0VXanYyZ3k4ODdqTnhpWHZHQT09#success 

Meeting ID: 813 5640 8702
Passcode: 467942

Parte hartu nahi duten guztiei zabalik dagoen ekitaldi bat da.

Maipú-ko Anaitasuna Euskal Etxearen emaila: cvanaitasuna@hotmail.com edo ithurrartali@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia