euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren asteartean bukatuko da 'Denak Bat'-ek antolatutako Udako Mus Txapelketan izena emateko epea

2011/02/10

Mar del Platako 'Denak Bat' euskal etxea (argazkia EuskalKultura.com)
Mar del Platako 'Denak Bat' euskal etxea (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxeak Argentina osoko euskal etxeei Udako Mus Txapelketan parte hartzeko gonbitea luzatu zien duela pare bat aste. Ekitaldia otsailaren 25 eta 26an izango da Buenos Aires probintziako kostaldeko hiri honetan eta txapelketan sartzeko 400 pesoko izenematea ordaindu beharko du muslari bakoitzak, ostiral eta larunbateko afariak barne. Izena emateko epea datorren asteartean, otsailaren 15ean, bukatuko da, eta ez da beharrezkoa aurrerakinik egitea.

Mar del Plata, Argentina. 2010. urte bikain baten ondoren, 'Denak Bat' euskal etxeko kideek ekintzak antolatzen jarraitzen dute. Oraingoan, Udako Mus Txapelketaren edizio berrian parte hartzeko deialdia luzatzen diete muslari argentinar guztiei.

Argentinan eta musean jokatzen den beste hainbat herrialdetan ikurra den Manuel “Manolo” Arriolaren omenez egingo da txapelketa, eta irabazleek, lehenengo eta bigarren postuak lortzen dituztenek, urrezko eta zilarrezko dominak jasoko dituzte hurrenez hurren.   

Txapelketa, otsailaren 25 eta 26an gauzatuko da eta partaideek 400 peso ordainduko dituzte lehian jokatu ahal izateko. “Ordainketa honekin, muslariek ostiraleko afarian eta larunbateko afari eta sari emate ekitaldian hartu ahal izango dute parte. Azpimarratu nahi dugu izena ematean ordaindu beharreko diruak gastuei aurre egiteko helburua baino ez duela. Hau da, ez dago espekulazio ekonomikorik ekitaldiaren antolakuntzan”, azaldu nahi izan dute euskal etxeko arduradunek. 

Izena emateko epea datorren otsailaren 15ean bukatuko da eta ez da beharrezkoa aurrerakinik egitea. Interesatuek 'Denak Bat' euskal etxearekin jarri behar dute kontaktuan telefonoz (0223 495 3149) edo e-mailaren bidez (denakbat@ciudad.com.ar).

Lotura interesgarriak

Mar del Platako 'Denak Bat' euskal etxearen web orria
www.denakbat.org.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia