euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ordiziako Udalak eta Victor Mendizabal Fundazioak azken izen honetako I. Ikerketa beka deitu dute

2010/10/26

Belen Maiza eta Iñaki Hidalgo, Ordiziako Udaleko ordezkariak, bekaren aurkezpenean
Belen Maiza eta Iñaki Hidalgo, Ordiziako Udaleko ordezkariak, bekaren aurkezpenean

PUBLIZITATEA

Ordiziako Udaleko Kultura Sailak eta Victor Mendizabal Fundazioak Ordiziari buruzko ikerketak sustatzeko helburuarekin deitu dute beka hau. Ikerketa burutzeko 7.000 euro eta hamabi hilabeteko epea izango du irabazleak. Proposamenak aurkezteko epera abenduaren 1ean bukatzen da. Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarra Argentinako euskal komunitateko kide izan zen eta hezkuntza arloko ekimen ugari bultzatu zituen XX. mende hasieran.

Ordizia, Gipuzkoa. I. Ikerketa bekaren helburua natur, giza eta gizarte zientzien arloko ikerketarako ohitura sustatzea da. Ikerketaren muina edozein izan daiteke, ardatz nagusia Ordizia eta bertako jendea dela kontuan izanda. Lanak ikertzeko modukoak izan daitezkeen arlo eta gaietara egongo dira zabalik: Historia, Artea, Ondarea, Arkeologia, Geografia, Ekonomia, Soziologia, Etnologia, Hizkuntza, Literatura, Folklorea, Turismoa, Abeltzaintza, Industria, Biologia, Ingurumena… etab.

Bekaren iraupena 12 hilabetekoa izango da eta 7.000 euro banatuko dira. Bekara bakarka nahiz taldeka aurkez daiteke. Eskaerak abenduaren 1era arte aurkez daitezke. Horrekin batera, proiektuaren oinarrizko gida-lerroa, metodologia eta unitate analitikoak, eta lana zein hizkuntzetan aurkeztuko den zehaztuz ikerketa proiektuaren Memoria-Sintesia aurkeztuko da (gehienez 20 folio). Ondorengo lanaren luzera gutxienez 100 orrikoa izango da.

Hezkuntza ekimenen sustatzaile

Nekak Victor Mendizabal Gorostizuren izena darama. Victor Mendizabal Gorostizuk Argentinako euskal komunitatearen barruan hezkuntza ekimen ugari sustatu zituen XX. mendearen hasieran. 1904. urtean Buenos Airesko Asociación Cultural y de Beneficencia Euskal Echea elkartearen sortzaile eta lehen zuzendaritza batzordeko kide izan zen. Pedro Albaiterorekin batera elkarteko nesken eta mutilen eskolen kargu egingo ziren erakunde erlijiosoak bilatu zituen. Horrela, 1905. urtean Llavallolen neskentzako eskola zuzentzeko akordioa sinatu zuten Angeluko 'Siervas de María' kongregazioarekin. Eta 1908. urteko otsailaren 1ean Euskal Echea-ko lehendakari Martin Errecaborderi Lekarozeko Kaputxinoekin sinaturiko akordioa aurkeztu zioten, mutilen eskolaren zuzendaritza euren kargu uzteko.

1943. urtean bere izena daraman fundazioa sortu zuen, "Victor Mendizábal Fundazioa". Erakundearen oinarri ekonomikoa Mendizabalek garaiko konpainia elektrikoari (egun Iberdrola) erositako akzioak dira. Akzio horietatik ateratako etekina da sariak emateko erabil daitekeena. Akzioak ezin dira saldu.

Informazio gehiago Ordiziako Udalaren webgunean (www.ordizia.org) edo +34-943-805630 telefonora deituta.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia