euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Online: ostiralean hasiko da 'Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak' FEVA ikastaroa Gerorako Elba Mocoroa irakasle

2022/07/25

Ikastaroa birtuala eta doan da, gaztelaniaz emana, euskarazko poema originalak eta itzulpen baimenduak erabiliz
Ikastaroa birtuala eta doan da, gaztelaniaz emana, euskarazko poema originalak eta itzulpen baimenduak erabiliz

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Datorren ostiralean hasiko da FEVAk antolatutako Olerkiak: Palabras y voces del euskera (Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak) online ikastaroa, Cordoba hiriko Gerora Euskal Elkarteko Elba Mocoroa irakaslea eskola-emaile. Bi saioko ikastaroa izango da, datozen bi ostiraletan garatua: uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean, biak modalitate birtualean. Saioak gaztelaniaz izango dira eta aztertuko diren poemak jatorrizko euskal bertsioan aurkeztuko dira, baimendutako itzulpenak lagun

Bi hitzorduetan parte hartzea proposatzen bada ere, saioetako bakoitzak izaera independentea dauka eta aukera dago bietariko bat edo biak segitzeko. Honako gaiak jorratuko dira: hizkuntza, askatasuna, maitasuna, aberria, paisaia, guda... Idazleei dagokienez, Bernart Etxepare, Bernardo Atxaga, Xabier Lizardi, Joseba Sarrionandia, Joxanton Artze, Estibalitz Sasiola, Amaia Lasa, Xabier Lete, Lauaxeta, Joxe Zapirain eta Kirmen Uriberen poemak landuko dira.

Online eta doan

"Euskal literatura ezagutarazi eta hedatzeko helburuz antolatu dugu, plataforma berriak lagun, jendeak gaurko idazleak ezagut ditzan, euskal literatura literatura bizia dela ikus dezan", adierazi dio euskalkultura.eus-i Elba Mocoroak, azpimarratuz, ekimena "auzolanaren emaitza izan dela", partaide izanik Gerora elkarteko musikari eta euskara taldeak, Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Hizkuntzen Fakultateko euskara ikasleak, eta euskal etxeko komunikazio arloa. "Guztien arteko ahalegin bateratua izan da", azpimarratu du.

Jarduera doan da eta antolatzaileek lanerako materiala emango dute. Parte hartzeko ez da berez euskara jakin behar. Izena emateko, idatzi secretaria@feva.com.ar helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia