euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak pandemia osteko lehen Gaztemundu deitu du: Gaztemundu 2022 abenduaren 4tik 20ra izango da

2022/07/26

2019ko Gaztemunduko partaideak euren egonaldiko txangoetako batean
2019ko Gaztemunduko partaideak euren egonaldiko txangoetako batean

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Bi urteko hutsunearen ondotik, Eusko Jaurlaritzak pandemia hasi osteko lehenengo Gaztemundu antolatuko du aurten, abenduaren 4tik 20ra. Halaxe onartu du gaur goizean Jaurlaritzak Gobernu-Kontseiluaren asteroko bileran. Edizioaren xedea, euskal diasporako gazte parte hartzaileei egungo Euskadiren ikuspegi bat eskaintzea izango da, bere bilakaera historikoarekin eta tradizio kulturalarekin lotuta, leku esanguratsuetan bisitak eta prestakuntza-jarduerak eginez, Jaurlaritzatik adierazi dutenez.

Munduko Euskal Etxeetako 18 eta 35 urte arteko gazteek har dezakete parte Gaztemundun. Horretarako bete behar diren baldintzak eta aurkeztu behar den eskabidearen xehetasunak datozen egunetan argitaratuko ditu EHAA-BOPV buletin ofizialak. Erne egon behar beraz, hortik aurrera hilabeteko epea zabalduko baita eskabideak euskaletxeak@euskadi.eus helbidearen bidez aurkezteko. 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia