euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Omenaldia Mikel Menaya eta Julia Ercorecari, Aralargo San Migel Mus Txapelgoa antolatu duen Macachin-en

2012/09/21

Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxearen armarria (argazkia EuskalKultura.com)
Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxearen armarria (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Pampa heze argentinarretik, bertako Macachin herriko Euzko Alkartasuna euskal etxeak omenaldia iragarri du eskainiko diela irail honetako azkeneko igandean, San Migel egunean, hilaren 29an, Mikel Menaya eta Maria Julia Ercorecari, plaka desestaliz euren izenak modu egonkorrean gogoratuak gera daitezen. Ekitaldia, elkarteak 'Aralarko San Migel' izenaz asteburu horretarako antolatu duen Mus Txapelketarekin batera egingo da, Euskal Herriko zaindaria kontsideratua den San Migeli eskainiko zaion mezaren ondoren, jaiean.

Macachin, Argentina. Irailaren 28 eta 29a dira Macachingo euskaldunek 'Aralarko San Migel' izena daraman euren Mus Txapelketa egiteko hautatutako bi egunak, 29an hain zuzen San Migel jaia ospatzen delarik meza eskainiko zaiola Euskal Herriko zaindari San Migeli, bat eginez, Aralarko San Migel santutegi nafarrareko ospakizunekin eta festa bera Diasporan eta bereziki Argentinan ospatuko duten euskal etxea eta komunitate guztiekin.

Macachingo euskal etxetik Marigen Mujicak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, Mus Txapelketa garaian, igandean hain zuzen, mezaren ostean, "bi plaka oroigarri desestaliko dira gogora ekarriz lehenengo dantza irakasle izandako Mikel Menaya eta Maria Julia Ercoreca, hau ere Gure Ametza gure dantza taldeko kolaboiratzaile handia izan zena".

"Gure erakundean utzi zituzten oroitzapen ahaztezinek bultzatu gaituzte hain merezia duten omenaldi hau egitera. Familiakoak, lagunak eta gogoan dauzkan oro daude gonbidatuta parte hartzera", jakinarazi du.

Txapelketa amaitzeko eta omenaldien ondoren bazkaria egingo da erakundean, eta dantzan arituko dira hor Gure Ametsako etxeko dantzariak.

Mus Txapelketan izena eman nahi dutenek aski dute emaila bidaltzea hona edo telefonoz deitzea, 02954-15-617876 (Fernando Mujica) zenbakira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia