euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo Euskal Etxeak pilota urte berriari ekingo dio, iaz egindako lanaren balioespen ona egin ostean

2008/03/27

Gonzales Chaveseko haurren txapelketa: Sebastian Chapartegui, Agustin Carrascal, Leonardo Brigas eta Nicolas Villarreal
Gonzales Chaveseko haurren txapelketa: Sebastian Chapartegui, Agustin Carrascal, Leonardo Brigas eta Nicolas Villarreal

PUBLIZITATEA

Macachingo Eusko Alkartasuna elkarteak lan eskerga egiten du euskal pilota Argentinako Panpan zabaltzen eta gaztetxoei kirol hau ikastaroen bidez erakusten. Elkarteko pilotari gazteek, gainera, inguruko txapelketetan parte hartu ohi dute eta emaitza gero eta hobeak ari dira lortzen. Euskal Etxeko Pilota Batzordeak iazko lanaren balioespen oso baikorra egin berri du eta hilabete honetan ekingo diote pilota urte berriari, martxoko klaseen hasierarekin batera.
Macachingo Euskal Etxean dena dago prest pilota urte berriari hasiera emateko. Inauteritan euskal etxeak dirua biltzeko txozna bat jarri zuen, horrela pilotari gazteen bidaiak ordaintzen lagundu ahal izateko. Pilotazaleen jardunak emaitza oso onak lortu ditu Panpako euskal elkarte honetan eta aurten ere bide horretan jarraitzeko asmoa agertu dute gure erredakziora bidalitako oharrean adierazten denez.

Eusko Alkartasunako Pilota Batzordeak oso balioespen baikorra egin du iaz garatutako lanaz eta 2007an zehar lortutako emaitzak laburbildu ditu EuskalKultura.com-i igorritako idazkian. 'Urtean pilota eskoletan 30 ikasle aritu dira, otsailetik abendura. Klaseak astean hirutan izan dira. Gure pilotariek emaitza oso onak lortu dituzte txapelketa probintzial eta nazionaletan', azaltzen du oharrak.

[Goiko irudian 2007ko azaroan Ramos Mejian egin zen txapelketan parte hartu zuen ordezkaritza]


Lotura interesgarriak

Euzko Alkartasuna Euskal Etxea, Macachín, La Pampa
www.macachin.org.ar/pagina44.htm

Macachingo Miren Alazne Iruretagoyena EuskalKultura.com-en
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 28an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Zorionak
    Oskar eta Karol
    Brasil
    2020/04/04
  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko, Kalifornia
    2020/03/13

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia