euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Oihulari Klown' euskal konpainia Habanan, Bombilla Verde-n jardunez, eta baita Kubako Euskal Etxearekin lankide ere

2025/09/21

'Oihulari Klown' taldeko Irene Celada, Ander Muñoz eta Virginia Imaz tartekatuta Kubako Euskal Etxeko lagunekin
'Oihulari Klown' taldeko Irene Celada, Ander Muñoz eta Virginia Imaz tartekatuta Kubako Euskal Etxeko lagunekin

PUBLIZITATEA

Habana, Kuba. Bertako erakundeekin egindako kultura truke bati esker entzezlanak eta tailerrak ari dira eskaintzen egun hauetan Kuban Gipuzkoako 'Oihulari Klown' konpainiako Irene Celada, Ander Muñoz eta Virginia Imaz. Antzerki ikuskizunak ‘Sex o no sex’, ‘Mitología Vasca’ eta ‘Pronoia’ ikuskizunak dira, eta horiekin batera, dantzak eta euskal mitologia batzen dituen egitaraua ari dira garatzen irlan, tailerrekin batera, euskal artistak, goi mailako aretoetan, kultura zentroetan, eskoletan eta nagusien etxeetan. Aipatzekoa, Habanako euskal gizataldearekin harremanetan daudela eta saio batzuk antolatu dituztela ere elkarrekin.


Ezkerrean,'Oihulari Klown'eko
 Irene Celada, Ander Muñoz eta Virginia Imaz; eskuinean, Nave oficio de la Isla kultura gunean


Ezkerreko argazkian, Cienfuegosen egindako emanaldia; eskuinekoan, klown performancea nagusien etxean


Virginia Imaz ipuinak kontatzen, Habanako Historialariaren Bulegoarekin lankidetzan 

Orain arte eskainitako emanaldi eta tailerrei buruz, Habana hiriburuan 'Comunidad Creativa Nave Oficio de la Isla' eta Abdala Kultura Etxean aritu da euskal hirukotea. Eta Cienfuegos hiriraino ere iritsi dira, bertako Terry Antzokian ‘Sex o no sex’ eta ‘Mitología vasca’ taularatu dituztelarik. Landu duten zirkuituan, eskolak eta zaharretxeak ere hautatu dituzte euren proposamenak gauzatzeko.

Euskal kolektibitatearekin batera

Jo eta ke aritu dira irlara helduz geroztik aktore eta klownak egitarau estua patrikan eta asteburu hau ere berezia antolatu diete, Habanako euskal gizataldearekin eta euskal gizataldearentzat jardungo dutelako. Programak, La Bombilla Verde-n Dantza Tailer bat markatzen du lehenik eta ‘Pronoia’ ikuskizuna. Informazio gehiago, hemen. Eta igandean, Habana Zaharreko Centro Andaluz-en (Paseo del Prado eta Virtudes kaleetan), Dantza Tailerra (16:30ean) eta euskal mitologiari buruzko ipuinak (18:00etan), kasu honetan Kubako Euskal Etxea (Asociación Vasco Navarra de Beneficencia de La Habana) lagun antolatua.

Euskal Herrira itzuli aurretik, beste eskola bat bisitatuko dute, oraingoan Habanako Colegio Español, astelehenean, irailaren 22an; eta asteartean, 23an, ‘Pronoia’ antzezlanaren beste emanaldi bat eskainiko dute, Habanako Arte Eskolan.

- 'Oihulari Klown' taldea Interneten: Artekale
- Instagram, oihulariklown



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia