euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New York Times egunkariak erreseina eskaini dio Hirian aste honetan Mikel de Luisek zabaldu duen Haizea jatetxeari

2020/05/22

Mikel de Luis sukaldaria New Yorken, joan den asteazkenean zabaldu duen Haizea jatetxea aipatzen duen NYTeko erreseinan
Mikel de Luis sukaldaria New Yorken, joan den asteazkenean zabaldu duen Haizea jatetxea aipatzen duen NYTeko erreseinan

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Ez da ez batere hasiera makala. Koronabirusak eragindako jatetxeen ezinbesteko itxierak bete-betean harrapatu badu ere, asteazken honetan, bi hilabeteko atzerapenez baina zabaldu ditu ateak New Yorken, hirian finkatutako Mikel de Luis sukaldari eta enpresari bilbotarraren Haizea jatetxeak. Eta bezperan, asteartean, harrera ezinhobea egin dio New York Times erraldoiak, jatetxearen erreseina polit erakargarri eta ordainezina argitaratuz.

Esan dezagun, urteak damatzala Mikel de Luisek Estatu Batuetan, horietatik azkenekoak New Yorken eta pausoka baina tinko ari dela mugitzen gastronomia, ebentu eta elikagaien munduan, chef zein enpresari gisa, eta zenbait proiektu ari dela garatzen, horietatik gainerakoak baitaratzen dituena aMona events, bere amonaren ohorez izendatua eta cateringa, euskal eta espainiar produktu ekartze eta egite enpresak (Amona saltsa ildoa ekoizten du) eta beste zenbait, guztiak elikadura eta sukaldaritzaren inguruan. Proiektu horietako azkena da aste honetan ireki duen Haizea jatetxea.

Hona NYTeko erreseina, Florence Fabricant idazle gastronomikoak sinatua

Nola irekitzen da jatetxe bat pandemia baten erdian? Mikel de Luis sukaldariak, euskal estiloko leku txiki eta garaikide honen jabe denak bi hilabetez atzeratu du irekitzea eta aste honetan sartuko da azkenean uretan, bakarrik eramateko janaria zerbitzatuz. "Zapuztu egiten du gero ez irekitzeak", esan digu, gaineratzeko: "Saiatzeko garaia da; jendeak zerbait berria nahi du". Bere plater gehienek plater txikiak behar zuten izan, baina eramateko atera duen menuan plater handiagoak ari da zerbitzatzen: txerrikume errea, ahate fideoak eta txanpinoiak (fideo finak), arrantzale arroza oilasko eta itsaskiarekin, eta urdaiazpiko iberiarreko sandwich sendo bat Erronkariko gaztarekin. Martin Berasateguiren ikaslea izan zen, eta harentzat Ritz-Carltonen sukaldatu zuen Kanariar Uharteetan; De Luis jauna Bilbokoa da jatorriz, Espainiako Euskal Herrikoa (jatetxearen izenak "ola" esan nahi du euskaraz). Bartzelonan, Alaskako Homerren eta, berrikiago, Dallaseko Nanan-en lan egin du, Anthony Bombaci sukaldariarekin. Osorik irekitzen duenean, Haizeak 10 ingururentzako edukiera izango du, 20 ingururentzat izan beharrean, atxiki beharreko tarte soziala erraztearren.

-Haizea jatetxea helbide honetan dago NYen, Soho-n; 142 Sullivan Street (Houston Street), Tel: 1-646-476-2261



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia