euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pablo Zabaleta futbolari argentinarra Manchestertik solastu da EuskalKultura.eus-ekin futbolaz eta sustraiez

2020/05/22

Pablo Zabaleta, dantzari eta futbolaria
Pablo Zabaleta, dantzari eta futbolaria

PUBLIZITATEA

Sabrina Otegi / Buenos Aires, Argentina-Manchester, Ingalaterra. “Arbasoek eta lurrak tiratu egiten dizute… Horregatik euskaldunen ondorengo garenok sentimendu berezia daukagu Euskal Herriarekiko” komentatu digu Pablo Zabaletak. Zain dago futbolaria Manchesterren, bere taldeak, West Ham United-ek, entrenamentuak berriro ere noiz deituko, eta tarte horretan harrapatu du EuskalKultura.eus-ek arbaso nafarren ondokoa den futbolaria, bere jardunbidea den futbolaz eta bere euskal sustraiez mintzatzeko.

Nazioarteko mailan, ezaguna da oso Zabaleta, besteak beste, urrezko domina lortu zuelako Pekingo 2008ko Joko Olinpikoetan Argentinako Selekzioarekin. Horretaz gain, Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen 2005ean, 20 urtez azpiko selekzioarekin.

Arrecifes bere jaioterrian bertako udal estadioak 'Pablo Zabaleta' izena darama eta pertsona ezagun eta maitatua da Argentina osoan. Arrecifesko Euskal Etxean gogoan dute txikitan euskal dantzak dantzatzen zituenean. Oso harro agertzen da futbolaria bere nafar sustraiez eta ber gisa adierazten du sentimendu berezia izan duela betidanik Euskal Herriarekiko.

Horregatik seguruenik laster bete nahi luke birraitonaren herria bisitatu eta ezagutzeko ametsa eta baita ere, 2022an, lan kontuek uzten badiote, Euskaldunak Denak Bat-en mendeurreneko jaian parte hartu nahi luke. Mila esker, Pablo!


[EuskalKultura.eus-eko Sabrina Otegik Pablo Zabaletari egindako elkarrizketa (itzulpena ez da literala)]


[Artxibotik, Pablo Zabaleta Leitzari eta bere erroei buruz solasean egindako bideoa]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia