euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekainaren 15era arte da zabalik Liverpoolgo Unibertsitatean Manuel Irujo bekara aurkezteko epea, irailean hasteko

2020/05/22

Manuel Irujo Ollo (Estella-Lizarra, 1891 - Iruñea-Pamplona, 1981) politikari nafarra (arg Auñamendi Eusko Entziklopedia)
Manuel Irujo Ollo (Estella-Lizarra, 1891 - Iruñea-Pamplona, 1981) politikari nafarra (arg Auñamendi Eusko Entziklopedia)

PUBLIZITATEA

Liverpool, Ingalaterra. Etxepare Euskal Institutuak bertan duen Manuel Irujo Katedraren bitartez, Liverpoolgo Unibertsitateak Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies izeneko beka eskaintzen du 2019az geroztik. 2020ko deialdia zabalik da, ekainaren 15era bitarte. Bekak Unibertsitateko MRes in Modern Languages and Cultures izeneko ikerketa-masterraren urtebeteko balio ekonomikoaren % 100 estaltzeko laguntza eskaintzen du (4,327 libera inguru), master horretan Euskal Ikasketen bidea hautatzen dutenentzat. Honako deialdia irailean hasiko den masterrarentzako da.

Beka eskuratzeko, euskal hizkuntzari, ekoizpen kulturalari, historiari edota politikari buruzko ikerketa egiteko interesa duten ikasleen bila dabiltza; bereziki, Manuel Irujo politikariaren biografiarekin zerikusia duten memoria, erbeste, diaspora eta europar ikerketak biltzen dituzten proiektuak.

Deialdian parte hartzeko baldintzak eta informazio gehigarria, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia