euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Lyric Soul Fundazioak euskal opera eta abesti tradizionalak eskainiko ditu bihar ostiraleko online kontzertuan

2020/05/21

Victoria Roldan eta Cristian Carrero sare sazialetan emandako kontzertuan
Victoria Roldan eta Cristian Carrero sare sazialetan emandako kontzertuan

PUBLIZITATEA

Bahia Blanca, Argentina. Konfinamendu garaian jarraitzaileekin kontaktua ez galtzeko Bahia Blancako Lyric Soul Fundazioa hitzaldiak eta kontzertuak ari da eskaintzen astero Instagram eta Facebook bere kontuetan. Programa honen barruan, penintsula iberiar iparraldeko obrak ere izango dituen ‘’Viva España!’ emanaldian, Victoria Roldan sopranoak eta Cristian Carrero tenoreak Espainiako ariak eta zarzuela, ganbera musika eta euskal operak eta euskarazko abestiak (tartean Mirentxu, Chanton Piperi eta zortziko batzuk) kantatuko dituzte.

Hitzordua bihar ostirala da, maiatzak 22, iluntzeko 8:30etan Argentinako orduan –Kaliforniako 16:30etan, Mexikoko 18:30etan, EHko larunbateko 01:30etan–  eta Lyric Soul Fundazioaren egoitza bertatik transmitituko da, doan, Fundazioaren sare sozialeko jarraitzaile guztientzat.

Gogora dezagun jardunbide oparoko Victoria Roldan eta Cristian Carrero abeslari eta produktoreek euskal musikaren inguruko ikuskizun bat sortu zutela 2017an, "Euskal Kantuen Ibilbide Luzea" izenekoa, eta Argentinako euskal etxea batzuetan aurkeztu zutela.

Euskal gaiei buruzko hitzaldi bat ere antolatu dute Fundazioko arduradunek eta horri buruz mintzatzeko EuskalKultura.eus gonbidatu dute. Solasaldia datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 27an, Argentinako arratsaldeko 7etan, eta sare sozialetan ikusi ahal izango da.

-Lyric Soul Fundazioaren Facebook 
-Lyric Soul Fundazioaren Instagram



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia