euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ingalaterrara erbesteratutako gerrako euskal umeak euren kanpamentuetan dantzan erakustaldia eskaintzen (bideoa)

2020/05/21

Irudiok lasai izan zitezkeen Argentinako Euskal Aste Nazionaleko Dantzarien Alardekoak, kanpamentua salbu
Irudiok lasai izan zitezkeen Argentinako Euskal Aste Nazionaleko Dantzarien Alardekoak, kanpamentua salbu

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Dantzan.eus-ek erreskatatu ditu hona dakarzkizugun irudiak Filmoteca Española eta RTVEko artxiboetatik. 1938-39ko irudiok, gerratik eta bonbardaketetatik babesteko euren gurasoak Habana itsasontzia tarteko Ingalatarrera bidalitako euskal haurrek bertan bizi izan ziren kanpamentuetan antolatutako dantza erakustaldi bat eskaintzen dute. Publikoan, agintedun ingelesak eta bertako biztanleak. Poxpolin eta ezpata-dantzariak ageri dira, kalejiran lehenengo eta agintariena eta zinta-dantza eginez gero. Bizitokitzat izan zituzten dendak ikus daitezke dantzarien atzekaldean.

Hona bideoa:


Filmoteca Españolako irudiak RTVEko artxibotik atereak, guk Dantza.eus-etik hartuak



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia