Montevideo, Uruguai. 1912an sortutako Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen astelehenean, uztailaren 13an, eta 2026-28 tarte berrirako agintaritza hautatu zuen. Memoria eta balantzea irakurri ondoren eta bozketa eginik, Pablo Marques San Martín hautatu zuten lehendakari. Orain arte diruzaina izan den Paola Rossano Ampok duela bi urte hasitako bideari jarraituko diola adierazi zuen; orain arteko lehendakari Rossanok, berriz, diruzain kargua beteko du Batzorde berrian.
EuskalKultura.eus-ekin izandako solasaldian, orain arteko lehendakariak aipatu du bazuela proposamena karguan jarraitzeko baina lan handiko bi urteren ondoren nahiago izan duela beste eginkizun bati heltzea eta orain diruzaintzaz arduratuko dela. Amalia Etcheverrigarayk idazkaritzan jarraituko du eta taldekide berriak bildu zaizkiela ere adierazi du Rosaano Ampok. Gainerako karguak Kontseiluaren lehenengo bileran zehaztuko dituzte.

Batzordeak esker oneko plaka baten opària egin zion Paola Rossano Ampori

Saioa bukatzeko, Txoko berritua inauguratu zuten Euskal Erria-ko lagunek
Hona 2026-28 epean erakundea gidatuko duen Zuzendaritza Batzorde berriko kideak:
- Lehendakari: Pablo Marques San Martín
- Lehendakariorde: Eduardo Aldabalde Juambeltz
Batzordekideak
- Paola Rossano Ampo
- Amalia Etcheverrigaray Lamadrid
- Julen Lejarcegui Elizondo
- Ariel Arrambide
- Damián Sarrabayrouse
- Fabián Hernández Dorse
- Eduardo Santibañez
- Iosu Lariz Iriondo
- Carlos de Alava Granese
Ordezkoak
- Naiara Assaf Zuazola
- Pilar Urroz
- Maite Lejarcegui
- Karmen Mutio
- María del Koro Goenaga
- Magali Pérez
- Javier Ezcurra Sugasti
- Alejandra Aramendi
- Alejandro Anzo
- Blanca Martínez de Osaba
- Enrique Arce
Batzorde Fiskala (2026 - 2027)
- Matías Uraga
- Adriana Patrón
- Alberto Irigoyen
Bilera bukatuta, Euskal Etxeko Txoko berritua inauguratu zuten bildutakoek. “Berrikuntza erabatekoa izan da, baxera berria da, sukaldeko tresnak ere, audio eta bideoa, aire girotua barne. Leku ederra sortu dugu bazkideak, pilotariak eta ikasleak bildu daitezen. Mahai jokoetan eta musean aritzeko ere leku aporposa da”, azaltzen du Rossanok.
Askatasuna ukatutako pertsonak
Kirol eta kultura ekitaldiez gain, Euskal Erria Euskal Etxeko Ongintza Batzordeak proiektu solidarioak ere badaramatza. Hil honetan eta Uruguaiko Errehabilitazio Institutu Nazionalarekin batera, giltzapean dauden pertsonei begirako kanpaina bat hasi dute. Institutuak antolatzen dituen lan tailerrentzako dohaintzak jasoko ditu Euskal Etxeak. “Behar dugun materiala edornork izan dezake etxean, oihal eta oihal-zatitxoak, artilea, haria, iltzeak, torlojuak… garbiketa pertsonalerako elementuak ere behar ditugu eta baita arropa, oheko arropa eta berokiak ere”, zehazten dute.
“Lan tailer hauek, lanerako eta ikasteko ohiturak sendotzen dituzte eta EEan pentsatzen dugu laguntzerik badaukagula eta honelako ekintzekin guztiok gizarte hobe bat sustatzen esku bat eman dezakegula”, diote, euskaldunen eskuzabaltasunari dei eginez. Dohaintzak Euskal Etxeko pilota lekuan jasoko dira (San Jose kaleko 1168.ean) astelehenetik ostiralera, arratsaldeko ordu 2etatik 9etara.
- Euskal Erria Instagramen, euskalerria1912

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



