euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Martin Elorza Moyabambako gotzain euskaldunari buruzko liburu aurkezpena Liman, Euskal Herriko hainbat adituren aurrean

2014/12/09

Oscar Alvarez Gila historialaria da Martin Elorzari buruzko liburuaren egiletako bat, Antonio Artolarekin batera
Oscar Alvarez Gila historialaria da Martin Elorzari buruzko liburuaren egiletako bat, Antonio Artolarekin batera

PUBLIZITATEA

Euskal gaiei buruzko jardunaldi akademikoak egin berri dituzte Limako San Martin Porres unibertsitatean, Euskal Herriko hiru unibertsitatetako hamalau adituen parte hartzearekin. EHUtik. Deustuko Unibertsitatetik eta Nafarroako Unibertsitatetik etorritako ikerlarien aurrean bi liburu aurkeztu ziren: bat, Ezkiogari buruz; eta bestea, Martin Elorza gotzainari buruzkoa. Horrez gain, martxoan Josu Legarretak Francisco Igartua euskal peruarrari buruz idatzi duen lana plazaratuko da.

Lima, Peru. Limako San Martin de Porres Unibertsitatean euskal gaiei buruzko jardunaldi akademikoa egin zen berriki, "Fondo Editorial de la Revista Oiga" erakundeak antolatuta. Erakunde hau Francisco Igartua kazetari euskal-peruarraren omenez sortua da. Topaketan akademikoan euskal adituek parte hartu zuten, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Deustuko Unibertsitatetik eta Nafarroako Unibertsitatetik etorriak. Horien artean izan zen Oscar Alvarez Gila EHUko historialaria.

Ekitaldian euskal gaia duten bi liburu aurkeztu ziren. Aurrenekoa, "Ezkioga", Antonio Artolak 2013an idatzia eta 2013ko Durangoko Azokan aurkeztu zena. Bestea, Artolak berak eta Oscar Alvarez Gila elkarlanean idatzirikoa, Martin Elorza gotzainari buruzkoa. Elorza Moyobambako gotzaina izan zen eta Perun pertsonaia oso maitatuta da. Kanonizazio prozesuan da, egun. 

Francisco Igartuari buruzko, martxoan

Datozen hilabeteei begitra jarduera gehiago ari da prestatzen Fondo Editorial de la Revista Oiga, bereziko martxo aldera Francisco Igartuaren omenez egingo diren ekitaldiak. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Alvarez Gilak eta Josu Legarretak, hainbat urtez Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeentzako zuzendaria izan zenak.

Legarretak Perun aurkeztuko du “Sentimientos Compartidos”, Francisco Igartua laguna gogoratuz idatzi duen liburua. Legarretak Igartuaren “Siempre un Extraño” liburu autobiografikoaren aurkezpena sustatu zuen 1995an Deustuko Unibertsitatean, eta orain, Igartuak sortutako Oiga fondoak Legarretaren lana dakar Perura.

“Sentimientos Compartidos” liburua Colombiako “Oveja Negra” argitaletxeak plazaratu du, Bogotako Euskal Etxearen sostenguarekin. Martxoan egingo den aurkezpen ekitaldian lagunduko dute EHUk, San Martin de Porreseko Unibertsitateak, Txileko Santiagoko Euskal Etxeak eta Limako Arantzazu Euskal Etxeak. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia