euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mariano Larrañaga eta E. Recuero Espainiako ordezkari Balmasedako Museko Mundu Txapelketan

2009/07/09

Erdian, Saloun txapeldun gelditu zen Madrilgo Euskal Etxeko bikotea: Mariano Larrañaga eta Esteban Recuero (argazkia Madrilgo Euskal Etxea)
Erdian, Saloun txapeldun gelditu zen Madrilgo Euskal Etxeko bikotea: Mariano Larrañaga eta Esteban Recuero (argazkia Madrilgo Euskal Etxea)

PUBLIZITATEA

Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero, Madrilgo Euskal Etxeko bikotea, izango da Espainiako estatuko euskal etxeen ordezkari datorren Euskal Gizataldeen arteko Museko Mudu Txapelketan. Estatu mailako finalak joan den ekaina hasieran egin ziren Saloun, bertako Euskal Etxeak eta Espainiako 'Euskal Herria' Euskal Etxeen Federazioak antolatuta. Museko Mundu Txapelketa datorren abuztuaren 30etik irailaren 5a bitartean egingo da Bizkaiko Balmasedan.

Salou, Catalunya. Salouko Txoko Lagun Artea Euskal Etxeak eta Espainiako 'Euskal Herria' Euskal Etxeen Federazioak antolatuta, Euskal Gizataldeen arteko Mundu mailako Mus Txapelketan Espainiako fasea jokatu da Saloun joan de ekaineko lehenengo asteburuan. Madrileko bikotea atera da garaile, Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuerok osatua.

Ondorioz, Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuerok osatzen duten bikotea izango da Espainiako estatuko euskal etxeen ordezkari datorren abuztuaren 30etik irailaren 5era bitartean Bizkaiko Balmasedan jokatuko den Euskal Gizataldeen arteko Museko Mundu Txapelketan.

Lotura interesgarriak

-Madrilgo Euskal Etxea
-Balmasedako Mundialari buruzko jakingarriak



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia