euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Manuel Lekuona Saria 2025 jasoko du Gloria Totoricagüenak gaur arratsaldez Gernikan egingo den ekitaldi publiko batean

2026/05/20

Gloria Totoricagüena Egurrola boisetarra da 2025eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona 2025 sariaren hartzailea
Gloria Totoricagüena Egurrola boisetarra da 2025eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona 2025 sariaren hartzailea

PUBLIZITATEA

Gernika-Lumo, Bizkaia. Gloria Totoricagüena diasporako ikerlari boisetarrak 2025eko Manuel Lekuona Saria jasoko du gaur maiatzaren 20an Gernikan egingo den ekitaldi publiko batean. 1983an sortutako sari honen bitartez Eusko Ikaskuntzak euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendutako pertsonak saritzea du helburu, eta orain arteaan Manuel Lekuonak berak lehen urtean jaso ondoren, Jorge de Riezu, Andrés Mañarikua, Justo Garate, Eugène Goyheneche, Carlos Santamaria, Bernardo Estornés, Jorge Oteiza, Micaela Portilla, Jose Maria Jimeno Jurio, Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Mentxu Gal, Fermin Leizaola edo Enkarni Genuak eskuratu dute, besteak beste.

"Edizio honetan, euskal diasporaren alderdi kultural, diplomatiko, komertzial, historiko, politiko eta instituzionalen ikerketan aitzindaria den pertsona bati suertatu zaio omenaldi hau, Gloria Totoricagüenari hain zuzen ere", aitortu du Eusko Ikaskuntzak. "Gloriak gure kultura nazioartean ezagutzen eta, gainera, Euskal Herriak mundu mailan duen posizionamenduan lagundu du", azpimarratu bere epaian 2025eko Manuel Lekuona Sariaren epaimahaiak.

Gernikako Kultur Etxean

Ekitaldia gaur arratsaldeko 18:30etan egingo da Gernikako Kultur Etxean, Elai Alai aretoan, eta bertan Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak hartuko du parte, epaimahaikideak lagun eta erakundeetako ordezkariekin batera. Gogora dezagun, Estatu Batuetan jaiotako Totoricagüena gernikarren ondorengo dela bi aldeetatik. Bere aita hil zen, baina gaurko ekitaldiak seguruenik Boisen adin altuan bizi den bere ama Mari Carmen Egurrolaren partaidetza izango du, bere euskal eta euskal-amerikar familiarenarekin batera.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia