euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

London Euskal Elkarteak astero hitzaldi edo online saio bat iragarri du Gabonak arte eta libre utzi du nonahitik bazkidetzea

2020/10/07

Londreseko Euskal Etxeak on line ekitaldietara gonbidatzen du
Londreseko Euskal Etxeak on line ekitaldietara gonbidatzen du

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. Munduko gainerakoek bezala Londresko Euskal Etxeak ere bertan behera utzi behar izan zituen aurrez aurreko saioak birtualtasunera pasatzeko. Euskara eskolak berehala migratu zuten eta aldaketa arrakastatsua agitu zen, Gainerako ekimenak moldatzeko, ordea, jardunbidea bera ere birplanteatu eta "proposamen interaktibo eta egokiak asmatu behar izan ditugu”, azaldu digute Euskal Etxetik. Elkartea emaitza edo programa berria ari da orain aurkezten, Eguberriak arte eskainiko duena: astero hitzaldi edo online jarduera bat.

Horretarako, eta partaidetza bultzatzeko, Londres eta Ingalaterrako jendearena, baina baita ere interesa izan dezakeen edonorena, edonon bizi dela ere, London Basque Society Euskal Elkarteak bazkidetza doan uztea erabaki du. Saio birtualetan parte hartzea doakoa izango da. Hitzordu bakoitzerako aurretik epostaz erregistratzea eskatuko da eta e-mail e-mail horrekin elkarteko kide izateko eskubidea lortuko da, musutruk.

Hona datorren astean abiatuko den ekitaldia sorta, urriari dagozkion saioak:

- Osteguna, urriaren 15ean, “Zergatik hasi zen Liburutegi Britainiarra euskal liburuak biltzen hasiera-hasieratik?” izenburuko hitzaldia, Liburutegi Britainiarreko Bilduma Hispaniarren arduraduna den Geoffrey West hizlari.

- Osteguna, urriaren 22an: Webinar: “Euskara eta islandiera / Euskal-amerindiar pidgina: XVI. mendean euskal baleazaleak Ipar Atlantikora iritsi zirela Islandiako eta Ipar Amerikako bertako jendearekin komunikatzeko sortu zuten pidgina”. Hizlariak Siru Laine eta Peter Baker

- Osteguna, urriaren 29an: “Eton Fives eta Esku Pilota kirolen arteko harremana”. Hizlariak Gareth Hoskins eta Joxemari Mitxelena Cazabon

Hitzaldiak 19:00etan izango dira (Erresuma Batuko ordua, EHko 20:00ak) eta estekak eventslondonbasque@gmail.com helbidean eskatu beharko dira. Posta elektronikoan izen-abizenak eta zein herri/hiritik idazten den jakinarazi behar da. Informazio gehiago, hemen.

-London Basque Society - Euskal Elkartea (elkartearen webgunea)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia