euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko BEOk bere Euskal Zine Ziklo presentziala berreskuratuko du ostiral honetan 'Errementari' filmarekin

2020/10/07

Paul Urkijoren 'Errementari'rekin atzera datoz San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko Euskal Zinema Zikloko saioak
Paul Urkijoren 'Errementari'rekin atzera datoz San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko Euskal Zinema Zikloko saioak

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Pandemiak ekarritako itxialdi eta murrizketa neurriek San Frantziskoko euskal komunitatearen baitan ekarritako ondorioek, urte osorako programa iragarrita zeukan bere Euskal Zinema Zikloko emanaldiak bertan behera uztea ekarri zuen. Pixkanaka normaltasun batera etortzea helburu duen bidean, Zinema Zikloak antolatzaile duen BEOk (Basque Educational Organization) zinema saio presentziala berreskuratzea iragarri du, datorren ostiral honetan, urriaren 9an, hori bai, kopurua murriztuta, musukoa ezarrita eta aldez aurretik lekua erreserbatuz.

Berriro plazaratzeko aukeratu den filma Paul Urkijoren "Errementari: The Blacksmith and the Devil" da. 19:30etan pantailaratuko dute Gure Euskal Etxearen (Basque Cultural Center) egoitzan. Erreserbak hemen egin daitezke edo, telefonoz, +1 415 235 4651 zenbakira deituz. Saioak19:30etatik 22:00ak bitartean iraungo du.

BEOk honako oharra adierazi du: "Hau gure lehenengo filma da COVID-19 dela-eta ezarritako murrizketak altxatu zirenetik. Eserleku kopuru oso mugatua izango dugu eta, beraz, erreserbak derrigorrezkoak dira". "Musukoak behar dira. Ez da janaririk edo edaririk onartuko, musukoak beti ezarrita egon daitezen. Mila esker ulertzeagatik".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia