euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

London Basque Society elkarteak txikientzako euskarazko jolas taldea jarriko du abian urtarrilean

2012/12/31

Euskal Playgroup taldearen sorrera iragarriz kartela
Euskal Playgroup taldearen sorrera iragarriz kartela

PUBLIZITATEA

Londresko Euskal Etxeak ekimen berria jarriko du abian 2013 urte berriarekin batera: "Euskal Playgroup" taldea. Elkarteko txikienei zuzenduriko ekimena da, eta helburua Londresen bizi diren neska-mutil euskaldunek beste haur euskaldunekin jolasteko aukera izatea da, horrela bidenabar, euskara hitz eginez harremandu eta diberti daitezen. Seme-alabak dituzten elkarteko kideek sustatu dute ekimena eta urtarrilean hasiko da taldea, seguruenik larunbatetan.

Londres, Ingalaterra. Urtarriletik aurrera, London Basque Society elkarteko txikiek eurentzako pentsaturiko jarduera egin ahal izango dute, "Euskal Playgroup" talde berriari esker. Ekimena udazkenean sortu zen, elkarteko bazkideek proposatuta. Gurasok asko kezkatuta zeuden euren seme-alabek Londresen beste umeekin euskaraz egin eta jolasteko aukera gutxi zutelako, eta hori dela eta jolas talde bat sortzeko ideia izan zuten. 

Euskal Playgroup delakoa urtarrilean hasiko da abian eta dirudienez umeak larunbatetan bilduko dira, euskal elkartearen egoitzan (Oxford House). Euskal etxeak www.zintzilik.org webgunean azaltzen duenez dagoeneko bildu da parte hartzeko asmoa agertu duen familia multzo bat. Seme-alabak ekimen honetan parte hartzea nahi izanez gero, jarri harremanetan elkartearekin, e-maila bidaliz, hona

Aldi berean, euskal etxeak urtarrilean egingo dituen beste jarduera batzuen berri eman du baita ere. Horietako bat izango da urtarrilaren 12an Oxford Housen emango den kontzertua. Gonbidatuak Jon&Sugramas eta Bitter Honey taldeak izango dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia