euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lisa Corcostegui amerikarraren Euskal Herriko argazkiak salgai daude Argazkilana.com webgunean

2012/02/06

Argazkilana.com webgunean eros daitekeen Euskal Herriko irudi bat (argazkia LCorcostegui)
Argazkilana.com webgunean eros daitekeen Euskal Herriko irudi bat (argazkia LCorcostegui)

PUBLIZITATEA

Oregonen hazia eta bizkaitarren biloba, Lisa Corcostegui euskal-amerikarrak betidanik izan du gogoko argazkilaritza. 1985. urtean arbasoen herrialdera egin zuen lehen bidaiaz geroztik, gai kuttuna du Euskal Herria eta sarri bueltatu da, egun duen argazki bilduma mardula bildu arte. Orain www.argazkilana.com webgunean jarri ditu salgai, etxean Euskal Herriko zatitxo bat izan nahi duen edonorentzat eskuragarri. Donostiako Alde Zaharra, Lekeitioko portua, Zuberoako Gotaineko bazterrak, Baztan eta Amaiur Nafarroan, Gatzaga Araban... bada non aukeratu!

Reno, AEB. Dantzaria, Oesteko euskal kultura eta historia ikerlaria, euskaraduna eta euskaltzalea... Lisa Corcostegui AEBetako euskal komunitateko kide oso ezagun eta aktiboa da. Horri guztiari beste arlo bat gehitu dio Corcosteguik Argazkilana.com webgunearekin. Aspalditik jorratzen zuen argazkilaritza Lisak, eta webgune honetan bere lanak salgai jarri ditu.

"Lehen argazkiak 1985ean Euskal Herrira joan nintzenean atera nituen eta segituan bihurtu zen nire gai kuttuna", azaltzen du Lisak. Harrezkero, eta hamaika bidaiatan egin dituen txango eta argazki-ibilaldien bitartez, zazpi herrialdeetako argazkien bilduma zabala lortu du Lisak. "Bereziki erakargarriak dira niretzat herrietako paisaiak eta arkitekturaren xehetasunak", azaltzen du.

Lisa Corcostegui Argazkilana

[Geranioak lehioetan, Euskal Herriko irudi eder bat Lisa Corcosteguiren www.argazkilana.com webgunean (argazkia LCorcostegui)]

Bilduma horretatik aukeratutako 50 bat irudik osatzen dute Argazkilana.com-eko katalogoa. Irudiak mihisean inprimatzen dira eta 28x40 zm-tako tamainan 50 dolarreko (USD) prezioan saltzen dira (20x28 zm-tako irudiak 35 USD balio ditu). Argazkiak bidaltzearen prezioa 12 USD da, Estatu Batuetan. Atzerritik eskatzeko, galdegin zuzenean Lisari, hemen.

Argazkiak aukeratzeko eta erosteko, jo Argazkilana.com webgunera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia