euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeak Omenaldia eskaini zien bertako emakumeei eta 59ko batzordekideei

2009/08/24

Kate Camino (esk), Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko lehendakaria, diploma eta oroigarria ematen Cherie Valcarce Sarrateari (ezk), elkarteko emakumeei euren lana eskertuz eskaini zitzaien ekitaldi eta gauean (argazkia EuskalKultura.com)
Kate Camino (esk), Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko lehendakaria, diploma eta oroigarria ematen Cherie Valcarce Sarrateari (ezk), elkarteko emakumeei euren lana eskertuz eskaini zitzaien ekitaldi eta gauean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Urte berezia izan da aurtengoa Renoko (AEB) Zazpiak Bat Euskal Etxekoentzat. Ipar Ameriketako euskaldunen historian puntu garrantzitsua izan da Nevadako hiri hau, izan ere geografikoki ere leku egokian kokatzen baita, Estatu Batuetako bi komunitate indartsuenen artean, Idahokoaren eta Kaliforniakoaren artean alegia. Reno hiri euskal ostatuduna izan da, eta egun ere atxikitzen ditu euskal biltoki horietako batzuk. Renon dago Euskal Herritik kanpoko Euskal Ikasketa Zentro eta Liburutegirik garrantzitsuena. Renon sortu zen NABO. Renon dago Euskal artzainaren monumentua eta hiriak bere euskal etxea dauka, Reno Zazpiak Bat Basque Club. (Ikus bideoak)

Reno-Sparks, Nevada, AEB. Aurten, gainera 50 urte bete dira Reno-Sparks-en lehenengo Euskal Amerikar jai modernoa, Western Basque Festival (1959), egin zenetik. Hori guztia --eta gauza gehiago-- ospatu nahi izan ditu Renoko Euskal Etxeak John Ascuagaren Nugget kasinoan egindako ekitaldian. Omenduen artean, bizirik dirauten 1959ko Euskal Jaiko antolatzaileak; baita ere Zazpiak Bat-eko lehenengo Batzordea; eta elkartearen historian sostengu-emaile izan diren emakume guztiak.

Omenaldi ekitaldi eta festa uztailaren 25ean egin zen, John Ascuagaren Nugget kasino eta hotelean, Sparks-en (John Ascuagaren negozioa da Sparks-eko kasino eta enplegu-emailerik handiena). Ia bostehun persona bertaratu ziren ekitaldira eta bertan, hain zuzen ere, honakoei egin zitzaien omenaldia: 1959ko Basque Western Festival-eko batzorde antolatzailekoen artean bizirik segitzen dutenei: alegia John Ascuaga berari, Carl Herrera-ri eta John Laxalt-i.

[John Ascuaga kasinoburua bere diploma jasotakoan. Emazte Rose-rekin --hau ere euskalamerikarra senarra bezala-- aitzineko mahaietako batean zegoen jarrita. Kate Camino, Zazpiak Bat-eko lehendakaria, eta Guillermo Echenique, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako arduraduna izan ziren sari-banatzaile, Javier Narvarte Zazpiak Bat-eko lehendakari ohia laguntzaile]

Omenaldia egin zitzaien baita ere Zazpiak Bat Euskal Elkarteko lehenengo Zuzendaritza Batzordea osatu zutenei, alegia: Leroy Arrascada (lehendakaria); Paul Etcheverry (lehendakariordea); Bob Laxalt (diruzaina); Lucy Orriaga Ghiglieri (idazkaria) eta zuzendariei: Irene Arbeloa, Arnold Etcheberry, Ben Etchemendy, Marcel Inda, Mary Kulikowski, Anastasio Landa, Leon Legorburu, Joe Moulian eta Jill Zubiaga. Afalostean gertatu zen hori, Euskal Herritik etorritako Zpeiz Mukaki taldeak edertutako dantzaldi eta musika/dantza festari ekin aurretik. Hona euskal dantzaldi herrikoiko pare bat momentu, Sparks-eko Nugget kasinoan.

Baina arestian esan bezala Zazpiak Bat Euskal Klubak bere historian zehar kide eta sustengatzaile izan dituen emakumeak omendu nahi izan zituen modu berezian, eta banan bana deitu zituen oholtzara eta oroigarri txiki bat eman egindako lanari komunitateak emaniko apreziazioaren erakusgarri. Honakoak izan ziren oholtzara deitutako emakumeak (kasu batzuetan diploma eta oroigarria euren familiakoren edo ondorengoren batek jaso zuen).

-Lu Adams
-Alicia Agrella
-Irene Anderson (+)
-Carol Ansolabehere
-Christine Aramburu Alegria
-Christine Aramini
-Irene Arbeloa
-Virginia Argoitia
-Mary Arla
-Chris Barainca (+)
-Linda Barrenchea
-Severiana Basterrechea
-Georgia Beloso (+)
-Helen Brown (+)
-Carmen Burkhart (+)
-Margaret Burusco
-Pierrette Calleja
-Suzi Cambunga
-Kate Camino
-ShereeCassingham
-Gloria Castillo
-Mary Cendagorta
-Lisa Corcostegui
-Kathy Craven
-Odette Daniels
-Grace Dendary (+)
-Teresa Dendary
-Barbara Duferrena
-Carol Dufferena
-Marybelle Dufur
-Joanna Dufurrena
-Inez Duncan
-Pilar Echeita
-Christina Echeverria
-Marguerite Echeverria
-Trini Erquiaga (+)
-Lorraine Erreguible
-Jennifer Etcheberry
-Laurie Etcheberry
-Lucille Etcheberry (+)
-Marylou Etcheberry
-Sally Etcheberry
-Mari-Jeanne Etcheberry-Morton (+)
-Anita Etchemendy (+)
-Helen Etchemendy (+)
-Marie Etchemendy
-Mary Louise Etchemendy
-Ruby Etchemendy
-Patricia Etcheto
-Theresa Etchevarria
-Dee Etcheverry
-Florence Frye
-Linda Gastanaga
-Lucy Ghiglieri
-Juanita Goeff
-Irene Goicoechea (+)
-Michelle Goñi Zubillaga
-Ellen Guerricagoitia (+)
-Nancy Hilts
-Delia Holt
-Heidi Holt
-Shawna Holt
-Jeanne Holt
-Denise Inda
-Janet Inda
-Mary Louise Inda
-Bernadette Iturri
-Tori King
-Joan Laca
-Carmen Landa
-Jeanette Landa
-Lucille Landa
-March Landa (+)
-Mary Landa (+)
-Susan Lee
-Beddie Lee
-Yvonne Lee (+)
-Karmele Legorburu
-Miren Lete
-Anamarie Lopategui
-Pat Madariaga
-Violet Madariaga
-Esperanza Maya
-Helen McKissick (+)
-Gene Mendiola (+)
-Julie Mendiola
-Teresa Mendiola
-Alice Milobar
-Jeanne Mocho
-Lauri Narvarte
-Gloria Novak
-Nieves Nuñez
-Lola Olaciregui
-Rebecca Olaciregui
-Kathy Paddock
-Rochelle Paddock
-Marilyn Paradis
-Kathy Parisena (+)
-Emma Peterson (+)
-Yvonne Petre (+)
-Debbie Prina
-Madaline Prina
-Lisa Quilici
-Traci Ricks
-Lucile Rose (+)
-Yvonne Sallaberry-Griffith
-Cathleen Sarratea
-Jeannette Sarratea
-Kathryn Sarratea
-Lisa Simcoe
-Victoria Simcoe
-Andres Swanson
-Marie Swanson (+)
-Mary Tolotti
-Delores Trigero (+)
-Elwyn Trigero (+)
-Josephine Uhalde (+)
-Marie Uhalde
-Mary Lou Urrutia
-Virginia Urrutia
-Cherie Valcarce Sarratea
-Conceso Valencia (+)
-Carolyn Van Lydegraf
-Sara Vélez Mallea
-Margurite Wilsom
-Dominica Yturbide
-Karmen Zaval
-Jill Zubillaga

(datuak: Reno Zazpiak Bat Basque Club, 2009ko Euskal Jaialdiko liburuska)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia