euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kultura Ikasketen II Konferentzia itzulpengitzaz datorren irailean Boisen, omenaldia eginik Nere Lete irakasleari

2023/02/02

 Irailaren 14tik 17ra Kultura Ikasketen II. Konferentzia antolatu dute Boisen. 'Call for papers' otsailaren 15ean bukatuko da
Irailaren 14tik 17ra Kultura Ikasketen II. Konferentzia antolatu dute Boisen. 'Call for papers' otsailaren 15ean bukatuko da

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Boise State University-ko (BSU) Munduko Hizkuntzen departamentuak, Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) 'William A. Douglass' Euskal Ikasketa Zentroa lankide, iragarri du datorren irailaren 14tik 17ra Kultura Ikasketen II. Konferentzia antolatu duela Boiseko bere egoitzan. Bilkuraren gaia eta titulua “Translation: Wor(l)ds in Other Wor(l)ds" (Itzulpena: hitzak/munduak munduen/hitzen barruan).

Omenaldi berezia eskainiko zaio bertan Nere Lete doktoreari "euskal literaturaren itzulpengintzari egin dion ekarpen nabariagatik eta hogeita hamar urtetik gora euskararen irakaskuntzan aritzeagatik Estatu Batuetan". Gogora dezagun Nere Lete Etxebeste errenteriarrak hiru hamarkada pasexe daramala bizitzen eta lanean Estatu Batuetan eta tarte horretan hainbat liburu eta testu ingeleseratu dituela, hala nola Bernardo Atxaga, Jose Antonio Loidi herrikidea edo Kirmen Uriberenak, eta interpretaritza lanak eta euskara sostengatzeko hainbat ekimenetako partaide eta bultzatzaile izan dela

Errekonozimendua Nere Leteri

Nere Lete irakasle da BSUn, eta Etxepare Euskal Institutuko irakurlea, baita BSUko Unibertsitateko Euskal Ikasketen departamentuko zuzendaria ere, eta orain egun batzuk Golden Apple Award-etako bat eman diote. Sari hauek Estatu Batuetako zenbait barrutietako irakasleak ohoratzen dituzte. Ikasleek emanik irakasleek jaso dezaketen errekonozimendurik handiena da duela hogei urtedanik.

Iraileko Konferentzarako Call for Papers zabalik dago jada eta proposamenak bidaltzeko epea otsailaren 15a da. Ikus hemen.

(hau eta antzeko albisteak NABO ipar amerikako euskal erakundeen federazioaren Astero astekarian irakur ditzakezu online)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia