euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina 15 eta Uruguaiko 4 lagun partaide arrakastaz egin da urtarrilean Tandilen udako euskara barnetegia

2023/02/01

Tandilen egindako barnetegian parte hartu duten ikasle eta irakasleak, euskal etxeko kideek eta FEVAko ordezkariek lagunduta
Tandilen egindako barnetegian parte hartu duten ikasle eta irakasleak, euskal etxeko kideek eta FEVAko ordezkariek lagunduta

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk antolatuta, barnetegi berri bat egin da Tandilen pasa den urtarrilean. 'Euskara Munduan' programaren baitan garatua, zazpigarren topaketa izan da diasporako ikasle-irakasle talde honentzat. Hamar egunez euskara praktika intentsiboa egin zuten eta azkeneko asteburuan prestakuntza pedagogikoa ere jaso zuten.

Jardunaldiak urtarrilaren 14tik 22ra, larunbatetik ondoko asteko igandera luzatu ziren Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxearen egoitzan, eta Argentinako (15) eta Uruguaiko (4) euskal etxetaetako 19 ordezkarik hartu zuten parte. Barnetegia FEVAko Gabriela Mendiak eta Etxepareko Jose F. “Kinku” Zinkunegik koordinatu zuten, eta eskolak bertako Ines Olazabal eta Buenos Airesko Gabriel Arce irakasleen esku egon ziren. Azken asteburuan, berriz, programaren arduraduna den Zinkunegik didaktikan trebatzeko ikastaroa eman zuen.

FEVAko presidente Arantxa Anituak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, “Gure Etxea-ko jendea oso eskuzabala izan da, barnetegian parte hartu duten pertsonen agindura agertu dira momentu orotan. Goresmen eta esker oneko hitzak baino ez ditugu antolakuntzan lan egin dutenentzat. Eta esker bereziak eman nahi dizkiegu, Etxepare Euskal Institutuari eta Kinkuri berari, haien laguntzarik gabe, egindako ibilbide hau ez baitatekeen posible izango; izan ere, ez genuke izango daukagun ikasle kopurua, ezta Argentinan erabat trebatutako irakaslegorik ere”.

Barnetegia amaituta, FEVAko Arantxa Anituak eta Kinku Zinkunegik, Etxepare Institutuaren izenean, 2023rako euskararen kudeaketa arautuko duen hitzarmena sinatu zuten urtarrilaren 24an, asteartea, federazio euskal argentinarraren egoitzan.

Honako hauek izan dira Tandilgo barnetegian parte hartu duten ikasle/irakasleak:

- Alejandra Persig, Zazpirak Bat, Rosario (Argentina)
- Agustina Olaizola, Eusko Aterpea, General Rodríguez (Argentina)
- Begoña Tisera, Euzkal Etxea, San Nicolás (Argentina)
- Catalina Arraras, Zingirako Euskaldunak, Chascomús (Argentina)
- Eneka Córdoba, Euskal Echea, Comodoro Rivadavia (Argentina)
- Gabriela Allaria, Baskos de la Confluencia, Cipolletti (Argentina)
- Maite Salsamendi, Centro Basko Azuleño, Azul (Argentina)
- María Silvia Soloaga, Euskal Jatorri, Posadas (Argentina)
- Mincha Miro, Euzkal Etxea, San Nicolás (Argentina)
- Natalia Urcola, Centro Vasco, General Belgrano (Argentina)
- Noe Fernandez, Gerora, Córdoba (Argentina)
- María Inés Betancor, Salto (Uruguai)
- María Noel Abella, FIVU, Montevideo (Uruguai)
- Roberto Aguirre, Iparraldeko EE-CVF, CABA (Argentina)
- Santiago Benavidez, Gure Etxea, Tandil (Argentina)
- Santiago Montouliu, Euskal Erria, Montevideo (Uruguai)
- Sara de Salterain, FIVU, Montevideo (Uruguai)
- Susana Siccardi, Anaitasuna, Maipú (Argentina)
- Virginia Argañaraz, Aberri Etxea, Viedma (Argentina)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia