euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrika 21 bideo lehiaketa: Manuel Hernandez (Mexiko) eta Enzo Damelio (Argentina) doaz barnetegira Euskal Herrira

2019/04/12

Enzo Damelio, La Platako euskal etxeko ikasle
Enzo Damelio, La Platako euskal etxeko ikasle

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 21. Korrikari babesa emateko helburuarekin Etxepare Euskal Institutuak eta AEK kooperatibak antolatutako bideo lehiaketak irabazleak dauzka. Bi sariak, gogoratu, bidaia eta egonaldia Euskal Herrian, barnetegi batean ikasteko. Euskal Etxeetako partaideen artean, Enzo Damelio argentinarrarena izan da bideo garailea 1.470 “gustuko dut” edo botorekin, eta unibertsitateetako irakurletzetako euskara eta euskal kultura ikasleen, berriz, Mexiko Hiriko UNAM unibertsitateko ikasleak gailendu dira 1.122 botorekin, eta euren artean Manuel Hernandez ikaslea bidaiatuko da barnetegira. Euskal arbasorik ez duten ikasleak dira biak eta euskaltzaletasuna dute nortasun agiri.

Enzo Dameliok 19 urte ditu eta pampatarra da, Macachingoa. Ikasketak direla eta La Platan bizi da orain eta bertako Euzko Etxean ikasten du euskara duela urtebete eskas. Enzok ez dauka euskal arbasorik, eta lehenengo bidaia izango du Euskal Herrira. “Poz-pozik nago, alde batetik euskara Euskal Herrian bertan ikasteko aukera izango dudalako, eta badakit hori oso aberasgarria izango dela. Eta bestalde, ohartzen naizelako sostengu handia jaso dudala familiarengandik eta euskal diasporarengandik… beraiei esker lortu dut saria eta asko eskertzen diet”, aitortu digu.

Mexikotik, UNAMen (Mexikoko Unibertsitate Autonomoa) Euskara eta Euskal Kultura irakasle den Haizea Elizondo Gorroñok azaldu digu bera 2015etik hona irakurle denetik oso motibatuta jasotzen dutela lehiaketaren proposamena eta oso gogotsu ekiten diotela; izan ere, horregatik seguruenik irabazi dutela bigarrenez. Manuel Hernandez Hernandez izanen da bere ikasleetan Euskal Herrira bidaiatuko dena. "Duela 3 urte hasi zen gure eskoletan eta oso ikasle fina izan da beti. Gure irakurletzan ditugun astean 3 orduko eskolak oso mugatuak dira, baina bere kabuz ere lan handia egiten du". "Egia osoa esanda, ez zen bakarra, eta euren arteko irabazlea hautatzea emozioz gainezkako prozesua izan da, oso harreman ona dute eta lehia oso sanoa izan da uneoro. Manuelek gogo itzela du barnetegira joateko eta bene-benetan merezi du!".



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia