euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2019ko hauteskundeetan parte hartzeko informazioa gogorarazi die ‘Geroa Bai Argentina’k kanpoan bizi diren nafarrei

2019/04/12

2019ko hauteskundeetan parte hartzeko informazioa
2019ko hauteskundeetan parte hartzeko informazioa

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Argentinako Geroa Baik guregana jo du, datozen asteetan Nafarroan eginen diren hauteskundeei buruz. Gogora dezagun bi hauteskunde izango dituztela berehala nafarrek: apirilaren 28an, Espainiako Parlamenturako bozkak; eta maiatzaren 26an, Nafarroako Udalbatzak berrituko dituztela, baita Nafarroako Parlamentuko 50 aulkiak ere –eta horrekin batera Nafarroako lehendakaria– eta, azkenik, egun berean, Europako Parlamenturako euren ordezkariak ere bozkatuko dituztela.

Kanpoan bizi diren nafarrek ere badute Nafarroako Parlamentuko eta Europako Parlamentuko ordezkariak hautatzeko eskubidea eta horretarako honako baldintzak bete behar dituzte: espainiar egoiliarren hautesle-erroldan (CERA) dagokien moduan inskribatuta egotea eta botoaren eskaera formala egitea. Maiatzeko hauteskundeetarako botoa eskatzeko epea apirilaren 27an bukatuko da bozkatzeko link honetan azaltzen diren pausoak behar dira eman.

Honela eginez geroz, botoa emateko behar diren boto-txartela eta gutun-azalak apirilaren 30etik maiatzaren 6ra bidali beharko lituzkete Nafarroatik, ondoren botoa postaz bidaltzeko maiatzaren 21a baino lehen. Kontsuletxeetan, maiatzaren 22an, 23an eta 24an eman ahal izango da botoa.

Geroa Bai Argentinak gogora arazten du, botoa eman dezaketen 27.442 nafar daudela kanpoan: Argentinan, 7.960; Frantzian, 3.028; Mexikon, 2.119; Estatu Batuetan, 2.041; Ekuadorren, 1.580; Txilen, 1.295; Erresuma Batuan, 1.162; Uruguain, 1.107; Alemanian, 874; Venezuelan, 719; eta Suitzan 510.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia