euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolonbian, Medellingo Euskadi Ikastetxeko kideek eta Gure Mendietakoak Euskal Etxekoek bat egin dute Korrikarekin

2019/04/12

Medellingo Korrika atzo, bertako Euskadi Ikastetxearen egoitza inguruetan ttipi-ttapa euskararen alde
Medellingo Korrika atzo, bertako Euskadi Ikastetxearen egoitza inguruetan ttipi-ttapa euskararen alde

PUBLIZITATEA

Medellin, Kolonbia. Munduan barrena han-hemenka dabiltza Korrikak euskararen aldeko aldarria eginez bateko eta besteko euskal etxe eta Etxepare Euskal Institutuko irakurletzen bidez gehienbat, baina baita beste batzuetan euskaldun multzo solteek antolatuta. Albiste honetarako atzo bertan Kolonbiako Antioquia eskualdean antolatutako Korrika hautatu dugu, bertatik bidalitako irudiak medio. Azkeneko hitzorduak dira Euskal Herriko Korrika ofizala datorren igandean Gasteizko bere helmugara iritsi aurretik.

Deia Antioquian, bertako Gure Mendietakoak Euskal Etxeak egin zuen, Medellingo Euskadi Ikastetxea lankide, eta eskola honetako eta euskal etxeko ikasle eta kideak izan zituen protagonista. Irudimena lagun, berrehun pertsonatik hurbil, gehienak eskolako ikasleak, aritu ziren pankarta eta petoak soinean ttipi-ttapa, euren lekukotasuna eskainiz Antioquiako hiri nagusian, eskolaren inguruko parajeetan. Zorionak eurei eta eurak bezala munduan zehar euren hondar alea ekarri duten Diasporako ekimen guztiei!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia