euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Koronabirusa: Orokortzen joan da azken egunotan munduko euskal etxeetan ekitaldiak bertan behera utzi edo ixtea

2020/03/17

Mexiko Hiriko Euskal Etxeak, atzeratu dituen ekintzetako batzuk iragarriz plazaratutako bannerra
Mexiko Hiriko Euskal Etxeak, atzeratu dituen ekintzetako batzuk iragarriz plazaratutako bannerra

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Pixkanaka pixkanaka hasi ziren ekitaldiak bertan behera uzten eta momentuan zinez orokortuta dago --borondatez zein agintedunek hala esanda-- munduko euskal etxeen artean ekintzak eta ateak erabat ixtea. Azken egun eta orduetan hamaika izan dira herrialde guztietatik zentzu honetan gure erredakziora heldu zaizkigun abisu eta oharrak, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezinbesteko neurri gisa.

Munduan aktibo dagoen euskal etxerik zaharrena den Buenos Airesko Laurak Batetik hasita, esan dezakegu honela egiten joan direla, esaterako, Estatu Batuetako euskaldgintzan erreferente diren New Yorkeko Eusko Etxeak, Chinoko Euskal Etxeak, Renoko Euskal Liburutegiak, Boiseko Euskal Museo eta Euskal Kultur Zentrokoak... Londresko Euskal Etxetik adierazi digute berriz abisua eman arte ez direla bilduko; Australiako Sydneykoak bertan behera utzi dituzte heien aktibitate osoak; Nevadako Gardnervillen, bertan behera utzi dute bertako Mus Txapelketa, Estatu Batuetako biltzaile handiena dena...

Zer esanik ez Erromako Associazione Euskarari buruz, Pariseko Euskal Etxearen ekitaldiei, Bordaleko Euskal Etxearenei eta Bruselako Euskal Etxeak antolatutako Kalakanen kontzertuari dagokionez. Gauza bera Bartzelonako, Madrilgo, Paueko Lagunt eta Maita euskal etxe pauetarreko, Mexikoko Euskal Etxeko edota Argentinako hainbat (Saladillo, Mendoza, Cañuelas, Tandil, Macachin, La Plata, San Nicolas...) ekitaldi eta eraikin fisikoen itxierarekin. Hauek, jakin arazo digutenak. Seguruenik, gaur itxita ez daudenak ere bertan behera geratuko dira oso ordu edo egun gutxi barru.

Noiz arte, zenbat denbora? Hori, zalantzarik gabe, beste artikulu baterako gaia da.

Oharra: Honek guztiak oihartzuna dauka gure agendan. Bakarrik ipintzen dugu ekitaldi bat bertan behera geratu dela, horren berri zuzena badaukagu.



Komentarioak

  • Lehenbailehen

    Ez dakigu non sartu garen, zenbat denbora iraungo duen, nora goazen, non bukatuko dugun. Gaixoak gu! Ojala lehenbailehen bueltatzen garen egoera ezagunago batera, bidean gehiegi utzi gabe

    Marta Fernandez (Mexiko Hiria, Mexiko), 2020/03/19 04:42

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Zorionak
    Oskar eta Karol
    Brasil
    2020/04/04
  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko, Kalifornia
    2020/03/13

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia