euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko Euskal Etxeak egoitzako lanak berehala bukatu eta ehun pertsonarentzako aretoa estreinatuko du

2020/03/18

Hobetze lanak Chascomuseko Euskal Etxean. Eskubiko argazkian, sukalde eta aretorako irabazitako lekua
Hobetze lanak Chascomuseko Euskal Etxean. Eskubiko argazkian, sukalde eta aretorako irabazitako lekua

PUBLIZITATEA

Chascomus, Argentina. Urtarrilean hasi zituen Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak egoitza handitzeko lanak eta dena ondo joanez gero –eta Koronabirusa dela eta orain arte hartutako neurriak gehiago zorrozten ez badira– datozen pare bat asteotan bukatuko ditu, “prest egoteko oso gutxi falta baita”, jakinarazi zaio Elkartetik EuskalKultura.eus-i. Birmoldaketak batez ere bi tokitan nabarituko dira, sukaldean eta aretoan, eta “egin ahal izan ditugu, Eusko Jaurlaritzak horretarako eman digun dirulaguntzari esker”, azaldu digu Martín Larralde lehendakariordeak.

“Aretoan orain bai antolatu ahal izango ditugu ekitaldi jendetsuak –lehen hiriko beste leku batzuetan egin behar genituen, Pilota Klubean gehienetan– eta sukaldea ere handitzean, bultzada polita eman ahal izango diegu guretzat hain garrantzitsuak diren sukaldaritza aktibitateei”, adierazi digu Elkarteko erreferenteak, gehituz oraingoz eurentzat ametsa baizik ez den aspaldiko gurari bat: “are gehiago, euskal jatetxe bat egiteko aukera ere ez dugu baztertzen, epe luzerakoan”.

Handitze lanak ia prest daude eta Euskal Etxeko Batzordearen asmoa inaugurazioa apirilean egitea da, Aberri Eguneko ospakizunarekin batera. Aukera hau, ordea, ez dago momentu honetan Euskal Etxearen esku eta elkarretaratze hori antolatzea, beraz, zintzilik geratuko da apiril hasieran Koronabirusaren egoera zein den jakin arte.

Euskal Etxeak CV Chascomus Facebook-en eguneratuko du informazioa



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Zorionak
    Oskar eta Karol
    Brasil
    2020/04/04
  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko, Kalifornia
    2020/03/13

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia