euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Marek Jacek Grzeszozyk: «Sustrairik ez duzunean, berenak zaindu eta bizi dituzten herriek liluratu egiten zaituzte»

2020/03/18

Euskaltegitik ilunabarrean atera berritan, hondartzara jaitsita, Kantabriako panderoa eskuetan eta Galiziako karratua ondoan (arg. Arizmendi-DV)
Euskaltegitik ilunabarrean atera berritan, hondartzara jaitsita, Kantabriako panderoa eskuetan eta Galiziako karratua ondoan (arg. Arizmendi-DV)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Marek Jacek Grzeszozyk poloniarra da, geografoa, eta Euskal Herrian daukagu, euskaldunez eta "Euskal Herriko lau hizkuntzez" interesaturik, hala aldarrikatzen baititu euskara, gaztelania eta frantsesa, baina baita gaskoiera ere, sarritan ahazten dugulakoan euskal kostalde osoan historikoki presentzia nabarmena izan duten gaskoinak eta euren hizkuntza, Donostian bertan esaterako, ezin donostiarragoak diren Urgull, Aiete, Polloe, Narrika, Morlans edo Miramon bezalako leku-izenak emanez.

Horri buruz, bera bezalako poloniar bati zer erakartzen dion Donostiatik eta Euskal Herritik, sustraiez eta sustrai faltaz, horrek ekar dezakeenaz, euskara ikasteaz eta "jakin mina"z hitz egin du El Diario Vascoko orrialdeetan Begoña del Teso kronikariarekin gaztelaniaz, hemen irakur dezakezun elkarrizketa laburrean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Zorionak
    Oskar eta Karol
    Brasil
    2020/04/04
  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko, Kalifornia
    2020/03/13

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia