euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gizataldeen Liburutegien V. Topaketa Argentinako Liburutegi Nazionalean egingo da ekainaren 26an

2010/06/10

Gizataldeen V. Liburutegi Topaketa honetako antolatzaileen armarri eta logoak: Liburutegi Nazionala eta gizatalde euskalduna, galegoa eta brasildarra
Gizataldeen V. Liburutegi Topaketa honetako antolatzaileen armarri eta logoak: Liburutegi Nazionala eta gizatalde euskalduna, galegoa eta brasildarra

PUBLIZITATEA

'Gizataldeen liburutegiek emigrazioaren historiari buruzko zati garrantzitsu bat gordetzen dute eta herri bakoitzaren kultura hedatzen dute txertatuta dauden komunitatean' dio Kolektibitateen Liburutegien V. Topaketan parte hartzeko gonbidapenak. Ardatz honi jarraituz, urtero antolatzen da Kolektibitateen Liburutegien Topaketa, erakunde hauek egiten duten lana komunitate osoari ezagutarazteko asmoz. Aurten, Argentinako Bigarren Mendeurrena dela eta, Liburutegi Nazionala izango da Topaketaren egoitza, Cortazar aretoa hain zuzen, ekainaren 26an, La Platako Euzko Etxea-ko Matxin Burdin Liburutegiak, Biblioteca Galega de Bos Aires-ek, Fundación Centro de Estudos Brasileiros-'Guimarães Rosa' Liburutegiak eta Argentinako Liburutegi Nazionalak berak antolaturik.

Buenos Aires, Argentina. Gizataldeen Liburutegien ekimena, informazioa eta esperientziak konpartitzeko espazio bat sortzearren jaio zen 2006an. Helburua 'atzerriko komunitateetako liburutegiek euren arteko komunikazioa hobetu' eta 'egiten dituzten ekitaldiak jakinaraztea' da, 'informazio trukea baliatuz ekimen eta lankidetza berriak' sortzeko. Hasieratik izan du Euskal Gizataldearen bultzada erabakiorra, La Platako Euzko Etxeko Matxin Burdin Liburutegia medio. Proiektua arrakastatsua izan da eta bi aste barru euren bosgarren urteroko ediziora iritsiko dira.

Ekainaren 26an Argentinako Liburutegi Nazionalean --Agüero kalean 2502. zenbakian-- egingo den saioak hauxe izango du osoko programa:

-Goizeko 9etan: akreditazioa

-Goizeko 9:30etan: ongietorria

-Goizeko 10:00etan: mahai-ingurua: “Immigrante galiziarrak Argentinako gizartean”
        -Farias, Riu. FAGA-MEGA-ren dokumentu funtsa eta galiziarrak Argentinan gizarteratzeari buruzko ikerketa
        -Alvarez, Analía. Galiziako Elkarteen Liburutegiak Buenos Airesen XX. Mendearen hasieran: Pol Semeen Liburutegi Soziala..
        -Escalhao, Cecilia. Bos Ayres-ko Liburutegi galiziarra
        -Chiloteguy, Miguel. Dokumentuak berreskuratzeko plana – Immigrazio galiziarrari buruzko Museoa Argentinan

-Goizeko 11:15etan: hamaiketakoa

-Goizeko 11:30etan: mahai-ingurua: “Liburutegi Nazionala eta etorkinak”
        -Baravalle, Mariana. Italiako egunkarien katalogoa Liburutegi Nazionaleko hemerotekan
        -Bizzotto, Mabel; Arcella, Elvira. Espainiako gizataldeen egunkariak Argentinan: Liburutegi Nazionalean, katalogo bibliografikoaren sorkuntzari buruzko esperientziak eta iruzkinak
        -Galiñanez, Eugenia; Allenda, Santiago; Boido, Federico, Gamallo, Leandro. Espainiako Gerra Zibila: Begirada Espainiako kolektibitateek Argentinan sortutako argitalpenetatik

-Ordu batetik ordu bietara: bazkaria

-Arratsaldeko ordu 2etan: mahai-ingurua: “Zenbait gizataldeen liburutegiak”
        -Martin, Luciana. Irakurriz Hazi proiektua. San Nicolasko Euskal Etxea
        -Grassi de Goycochea, Nerea. Gizataldeen Topaketa Bahia Blancan eta hedatzeko ekintzak, Bahia Blancan eta eskualdean
        -Gilio, María Laura; Diamant, Patricia. Guimarães Rosa liburutegia: Brasil eta Argentinaren arteko zubia
        -Aleksiunas, Roberto. Liburu kontrabandistak eta kixoteak liburutegi baten ibilbidean

-Arratsaldeko 3:15etan: atsedena

-Arratsaldeko 3:30etan: mahai-ingurua: “Frantziako eta Galiziako immigranteak prentsan eta erakundeetan”.
        -Pelosi, Hebe. Argitalpen frantziarrak Liburutegi Nazionalean
        -Oteiza, Viviane Inés. Immigrazioari buruzko liburutegi eta egunkariak
        -Fasano, Laura. Erbesteratu galiziarrak Erakunde Galiziarren Federakuntzan: funts dokumentaletara hurbiltzea
        -Ferreira, Alejandra Noemí. Galiziako Federakuntzaren liburutegi eta artxiboen bidez XX. mendeko immigranteen elkarte batetara hurbiltzea

-Arratsaldeko 5:00etan: ondorioak eta amaiera. Ziurtagirien emanaldia.

Topaketan parte hartzeko, aldez aurreko inskripzioa egin behar da. Izena emateko eta baita informazio gehiago eskuratzeko ere, jo helbide honetara: bibliotecas.colectividades2010@yahoo.com.ar

LOTURA INTERESGARRIAK

Argentinako Liburutegi Nazionala
www.bn.gov.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia