euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uribe idazleak gaur aurkeztuko du Albanian "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria

2014/04/24

"Bilbao-New York-Bilbao" eleberriaren albanierazko itzulpenaren azala
"Bilbao-New York-Bilbao" eleberriaren albanierazko itzulpenaren azala

PUBLIZITATEA

Albaniako hiriburuan, Tiranan, izango gaur Kirmen Uribe idazlea, bertako Nazioarteko Liburu eta Arteen Jaialdian parte hartzen. Ondarroarrak "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria aurkeztuko du bertan eta Albaniako hainbat komunikabideetan elkarrizketak egingo dizkiote. Uriberen lana iaz itzuli zuten albanierara eta Toena argitaletxeak plazaratu zuen. Honekin, dagoeneko hamalau hizkuntzetara itzulia izan da; besteak beste, bulgarieraz, serbokroazieraz, albanieraz, georgieraz eta errusieraz irakur daiteke.

Tirana, Albania. Kirmen Uribe idazlea Albanian da gaur, Tiranako Nazioarteko Liburu eta Arteen Jaialdian hartzeko. Uribek "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria aurkeztuko du bertan, Prec Zogaj eta Ylljet Alicka idazleek lagunduta. Iaz argitaratu zen albanieraz lan hau, Bashkim Serhuk albanierara egindako itzulpenarekin. Toena argitaletxeak plazaratu zuen liburua. 

Azokako aurkezpenarekin batera, Albaniako komunikabideetan ere aurkeztuko du Uribek bere eleberria. Herrialdeko telebista eta prentsa idatziko kazetariek elkarrizketatuko dute, eta ABC News telebista katean prime time-ko saioan parte hartuko du. 

Idazle ondarroarraren "Bilbao-New York-Bilbao" lanak nazioartean erantzun oso ona izan du eta dagoeneko hamalau hizkuntzara itzulia izan da. Azken argitalpenak bulgarieraz (Entusiast argitaletxea), serbokroazieraz (Geopoetika), albanieraz (Toena), georgieraz (Ilia University Press) eta errusieraz (Gernika) izan dira. Lan honekin Uribek Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen 2009an. 

Informazio gehiago Kirmen Uriberen webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia