euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idazle oiartzuarra gogoan eginiko 'Juan Mari Lekuonari Omenaldia' liburua sareratu du Euskaltzaindiak

2010/08/02

'Juan Mari Lekuonari Omenaldia' liburuaren azala.
'Juan Mari Lekuonari Omenaldia' liburuaren azala.

PUBLIZITATEA

Euskaltzaindiaren Herri Literatura Batzordeko buru izan zenaren omenezko liburua argitaratu eta ipini du Euskaltzaindiak sarean, interesa izan dezaketen guztien eskura. Juan Mari Lekuonak ahozko euskal literaturaren inguruko lan ugari argitaratu zituen; oraingoan, ikertzaile adiskide eta ikasle izan zituen hainbat egilek, apaiz oiartzuarra gogoan harturik, harek hain gogoko izan zuen gaiari buruzko artikuluak idatziz osatu dute liburu hau, paperean zein pantailan irakur daitekeena.

Bilbo, Bizkaia. Euskaltzaindiak sarean ipini du Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburua. Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan ikus daiteke, Bildumak sailaren barruan, Iker bilduman. Lana Akademiaren Herri Literatura batzordeko buru izan zenaren omenezko lana da eta Iker bildumaren 23. zenbakia egiten du. Berau osatzeko, Euskaltzaindiaren Herri Literatura eta Literatura Ikerketa batzordeetako kideek artikulu bana idatzi dute, alor horretako hainbat gairi buruz: herri kantak, herri prosa, metrika, liturgia, literatura...

Hauek dira liburuan parte hartu dutenak: Iñaki Aldekoa, Xabier Altzibar, Ur Apalategi, Antton Aranburu, Gorka Aulestia, Jon Casenave, Pello Esnal, Juan Manuel Etxebarria, Karmelo Etxenagusia, Sebastian Gartzia Trujillo, Jean Haritschelhar, Juan Kruz Igerabide, Jabier Kaltzakorta, Jon Kortazar, Emile Larre, Agustin Mendizabal, Mari Jose Olaziregi, Patziku Perurena, Ana Toledo eta Patri Urkizu. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra ere badago liburuan.

-Hemen topa daiteke sareratu den lana



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia