euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak ‘Euskal Leihoak’ zikloa inauguratuko du ostegunean, Euskal Herriko historiaz

2019/04/08

‘Euskal Leihoak’ zikloa
‘Euskal Leihoak’ zikloa

PUBLIZITATEA

Jose C. Paz, Argentina. Aste honetako ostegunean bertan ekingo dio euskal etxe josecepaztarrak euskal kultura eta Euskal Herriko errealitatea komunitatearengana hurbiltzeko helburua duen urte osoko proposamen honi. Informazioa trukatzea eta elkartasuna sustatzea ere badira zikloaren asmoak, “beti ere giza eskubideak ikuspegi, genero ekitatea eta hizkera ez-sexistaren erabilera gogoan, eta herri eta eskualde erakundeen arteko harremanak eta Euskadi Basque Country Nazioartekotze Estrategia bultzatze aldera”.

‘Euskal Leihoak’ Paula Basaldua lizentziatuaren ideia batean dago oinarrituta eta Jose C. Pazeko euskara irakasle Martin Colombetek koordinatuko du; mintzategi eredua jarraituko du eta arduradunaren esanetan, “Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren metafora erabiliz, gure kulturan interesatuta dauden lagunak gonbidatzen ditugu Toki Ederren irekiko ditugun ‘leihoetatik’ begiratzera, Euskal Herriaren iragan, orainaldi eta etorkizunan sakondu eta gehiago jakiteko”.

Zikloaren lehenengo topaketa ostegun honetan izango da, arratsaldeko 5:30etatik 7:30etara, Euskal Etxearen egoitzan (José C. Paz 2120) eta jorratuko den gaia, “Euskal Herriko osaketa historikoa”. Hurrengo bilkurak ere hileko bigarren ostegunean izango dira, ordu berean, eta gaiak, hauexek:

-Maiatzaren 9an: Euskal Literatura Garaikidea
-Ekainaren 13an: Euskal ekonomia eta kooperatibismoa
-Uztailaren 11an: Euskal Zinema
-Abuztuaren 8an: Euskara, Diasporari begirako leihoak
-Irailaren 12an: Euskal musika garaikidea
-Urriaren 10an: Giza eskubideak Euskadin
-Azaroaren 14an: Euskadi Munduan



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia